Las diez noticias clave de la jornada
Sara Azurza

Sara Azurzazen hausnarketa 'Hemen berriro' lehen diskoan

Artista donostiarrak euskarazko pop-soularen aldeko apustua egin du estilo ezberdinak tartekatzen dituen album berezian

DV

Sábado, 28 de enero 2023

'Hemen Berriro' Sara Azurza abeslari eta konpositorearen lehen lan luzea da. Albuma bizitzaren ziklo emozionalari buruzkoa da, eta ziklo horren barruko emozioak eta sentimenduak islatzen ditu. «Entzuten duenak badaki. Piztu kandelak». Lelo honen pean, Azurzak bere ahots goxo eta berezia erabiltzen du pertsona bakoitzak bere burua eta bere gorputza entzutearen garrantzia aldarrikatzeko. Horretarako, musika eta kandelak lagungarriak zaizkio eta sinbolo bezala erabiltzen ditu diskoan zehar.

Publicidad

Artista donostiarraren helburua da ere euskal musikan nolabaiteko iraultza sortzea, oraingoz pop-soula euskaraz ez baita oso ezaguna. Estilo ezberdinak tartekatzen ditu gainera. Horien artean funky-a eta elektronika bere abesti dantzagarrienean. Azken hau, Bárbara Fernandez madrildarrak eta bere taldeak zuzendutako bideoklip zoragarriarekin batera aurkeztu berri den 'Hemen berriro' diskoari izena ematen dion singlea da.

Aurkezpen kontzertua

Lugaritzeko Kultur Etxea izango da lan berriaren aurkezpen kontzertuaren eszenatokia. Sara Azurza otsailaren 10ean igoko da taula gainera, bere taldeko musikari apartekin batera: Iker Lauroba teklatuan eta gitarran, Julen Barandiaran baxuan eta Haritz Lauroba baterian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad