Las diez noticias clave de la jornada
Paradisu Zinema 1. Musika Beka

Iñigo Muguruza gogoan izanda, musikarien sorkuntza sustatzeko deialdia

Elkar argitaletxeak, EHZ festibalak eta Antxeta irratiak artista irundarra oroitzeko eta euskarazko lanak sustatzeko Paradisu Zinema 1. Musika Beka antolatu dute. Ekainak 30 arte jasoko dira laginak

Jon Agirre

Donostia

Martes, 21 de marzo 2023, 14:28

Elkar argitaletxeak, EHZ festibalak eta Antxeta irratiak Paradisu Zinema 1. Musika Bekarako deialdia zabaldu dute, Iñigo Muguruza musikariari «omenaldi xumea» egiteko asmoarekin eta musikarien lanak sustatu eta laguntzeko asmoz. Aurkezpenean izan ziren Andres Kamio, Elkar Argitaletxeko kidea; Aitziber Zapirain Antxeta irratiko koordinatzailea eta Intza Etxart eta Joana Barbier EHZ festibaleko antolatzaileak. Kamiok azaldu zuenez behin familia eta adiskideekin ideia konstrastatuta helburua «bidaideak» topatzea izan zen eta oso eskertuta azaldu zen gainerako antolatzaileei «luzatu bezain pronto» ekimenarekin bat egiteagatik. «Sortzaile asko baliabide gutxirekin ari dira lanean, onenak irabaz dezala Paradisura bidea!», bota zuen umorez Zapirainek.

Publicidad

Hartara, interesa duen orok bi edo hiru kantuko lagin bat bidali beharko du ekainaren 30a baino lehen taldearen informazioarekin batera. Hauek jatorrizkoak eta euskaraz izan beharko dira, ez dago gainerako baldintzarik. Ostean, Joana Barbierrek (EHZ festibala), Andres Kamiok (Elkar Musika) eta Maia Muruagak (Antxeta irratia) osatutako epaimahaiak jasotako proposamenak aztertu eta beka zeini emango zaion irailaren 15ean jakinaraziko du. Orotara 10.000 euroan baloratutako beka jasoko du, erdia Elkar estudioko orduetan eta beste erdia grabatutako diskoaren argitalpen eta promozio gastuak kubritzeko. «Taldearen egoeraren arabera malguak izango gara, baina asmoa udaberrian aurkeztea da 2024ko udan EHZn zuzenean aurkezteko aukera izan dezaten», azaldu du Kamiok.

Antxeta irratiko koordinatzaileak Muguruza familiak «hastapenetatik» haiekin harremana izan duela oroitu zuen eta, horregatik, «ezin zutela ezezkorik eman. Hasieratik iruditu zitzaigun interesgarria». Zapirainen ustetan, gainera, «keinu hutsetik harago garrantzitsuak izan direnak oroitzea» beti da polita.

Bere aldetik, EHZ festibaleko antolatzaileek ekimenak euren helburuekin bat egiten dutela nabarmendu zuten, hau da, euskal kultura sustatzea, eszenatoki bat eskainiz euskal artistak aitzinera eramatea eta kultur eragileekin elkarlanean aritzea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad