«Ondo pasatzea jotzen, hori da gure filtroa kantuentzat»
Niña Coyote eta Chico Tornado bikote donostiarrak kontzertua eskainiko du larunbatean Bonberenean (Tolosa) Asgarth-ekin batera
2013an musika ibilbidea hastean kontzertuak eskaintzearekin pozik ziren Niña Coyote eta Chico Tornado eta ez zuten buruan 300 kontzertutik gora, lau disko luze edo lehen mailako festibaletan ariko zirenik. Orain, hamar urte igarota ezin dute irribarrea ezkutatu zuzenekoez hitz egitean eta gogoz hartuko dute larunbatean Bonbereneako areto handian, kasik etxean, eskainiko dutena. «Azken boladan kanpoan jotzea asko egokitu zaigu. Aurten ere bira luzea dugu, urrutira joango gara eta eskertzen da etxetik gertu jotzea». Are gehiago Tolosan, 'Chico Tornado Vs Don Condor eta Ñora Alacran' diskoa bertan grabatu baitzuten. «Bertan pasa genuen 2021eko uda eta oso gustura itzuliko gera, egon garen bakoitzean beti egon gara ondo».
Publicidad
Gainera, musika ulertzeko moduagatik, ezin dute euren irribarrea ezkutatu. «Leku txiki eta izerditsuak oso gustukoak ditugu. Gertutik ikusten baduzu jendearen aurpegia errazagoa da energia jasotzea, nahiz eta pasa izan zaigun ere leku txikietan hotzago izatea».
Esku artean eskaintzeko hainbeste izanda zuzenekoak planteatzea beti ez da hain erraza, are gehiago zaleek ere eskariak egiten dituztenean, bai kontzertuan bis modura zein amaieran ere. «Badaude kantuak beti jo behar dituzunak, baina set-a aldatzen goaz. Ez dago beti denak pozik izaterik, batzuetan kasu egiten diegu eta hurrengo kontzerturako prestatzen dugu kanta». Bonberenean ziur izango da aurkeztu berri duten '(H)amar' single-a.
Niña Coyote eta Chico Tornado.
-
Lekua: Bonberenea (Tolosa).
-
Eguna eta ordua: Larunbata, martxoak 25, 22:00etan.
-
Sarrerak: 10 euro.
-
-
-
Eskainitako kanta zerrenda aldatzea beharrezkoa dela argi dute, bestelakoan erretzeko arriskua baitago. «Ez dugu show bat eratzen bira hasieran eta denbora guztian gauza bera jotzen. Abesti batzuk sartzen goaz eta besteak kentzen. Kantu bera askotan jotzen baduzu azkenerako aspertu egiten zera, oso ondo sartzen da jotzeko kantu berriak izatea, tarteka odol berria sartzea da. Kanpora baino gehiago barrura begira». Kontzertua bera ere kontuan izaten dute, bai eszenatokiagatik zein iraupenagatik ere.
Zorionez, katalogo zabala du bikoteak. «Gero eta disko gehiago izan errepertorio asmatzea zailagoa da. Saiatzen gera guk gustura jotzen ditugun kantuak gustura jotzen ditugun ordenean jartzen. Hori da guretzat filtroa, ondo pasatzea jotzen».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión