Oihana aizkoraz; Maysa arabiar irrintziz
Eta Ursula, bateriaz. Hiru emakume izan ziren Ferminenaren aurreko festa eta kontzertuetako protagonista handiak
Arratsaldeko 4etan inor gutxi zegoen Anoeta inguruetan. Euria, bai, presente. Euria ari zuen. Mantso mantso. DYAko 46 boluntario ari ziren kanpaospitalea altxatzen. Baziren ere, Ernest Lluch kultur etxetik ez hain urrun, 4 oinarrizko anbulantzia eta logistikako 3 ibilgailu. Hori guztia 14. atearen ondoan. 17an, berriz, 20 bat segurtasun kide buruzagiekin koordinatzen.. Baina momentuz, ikusle/entzule/zaletu gutxi. Hasiko ziren pixkanaka-pixkanaka arrimatzen. Barrutik zetozen Stepi Selektah DJren reggae eta hip-hopen soinu Jamaika kutsukoak aditu bezain pronto.
Bostetarako gogor jotzen zuen euriak Sambou Diaby aktore zumaiarrak eta Arabako Oihana Fernandez de Barrena Cardoso aizkolariak ekin zioten Muguruzarekiko hitzordua aurretik eszenan izango ziren kategoriako gonbidatuak aurkezten. Bitartean, pantailan, oso bideoklipa ederra agertzen zen. Bertan bi errementarik prestatzen diote Oihanari enborrak ahalik eta hobekien eta azkarrenen mozteko behar duen aizkora. Seitarako agertokian ziren Ursula Strong (Niña Coyote, bateria jotzaile markaz fuerakoa) eta Koldo Soret (Chico Tornado, gitarra primerakoa). Ba zegoen jendea pistan (euria atertu zuen istant luzetxoz). 'Atea' euren azken diskoaren 'Trash' kanta laburra baina brutala, kaña handikoarekin Anoetak dardara sumatu zuen.
Agertu ziren Palestinako hip-hoparen erreferente nagusia diren Dam taldeko musikariak. Konpainia ezin hobean ziren etorriak . Eszenatokian bat egin zuen beraiekin Palestinako rap-aren ikurra den Maysa Daw. Musikari bikaina, folka, rocka, soula, jazza uztatzen ditu bere kantutan eta bere hitzetan herri borrokaz gain, gizakion arteko harremanez eta estimuz-ez estimuz mintzatzen da ahoz gora. Harrapatu zituen Maysak ikusleak bere dantzaz eta luzatu zien mikroa abestien leloa errepika zezaten. Abestu zuten Damekoek arabieraz eta ingelesez eta une batean, bitan ere, Maysak emakume arabiarrek propio duten 'zaghrouta' oihua bota zuen. Euskaldun emakume bat baino gehiagok hemengo irrintziz erantzun zion. Maysak eta Dam taldea osatzen duten Tamer Nafarrek, Suhell Nafarrek eta Mahmoud Jreri beren kontzertua bukatzean jendeak altxatu zituen ateetan banaturiko bandera palestinarrak, mosaiko berde gorri zuri zabala osatzen. Kuriosoa, izandako hiru lehen kontzertu horietan ikurriñik ez zen apenas ikusten. Bandera palestinarrak, ordea bat baino gehiago. Zabalik. Euripean.
Noticia relacionada
Lluvia, fuego y Fermin
Hiru emakume izan ziren protagonistak Fermin agertu aurretik. Oihana (aizkoraz) Ursula (bateriaz) Maysa ( arabiar irrintziaz). Hirurak gehi euria. Itxi zen zerua eta fuerte jo zuen. Jendeak abandonatu zuen pista eta harmailetara igo. Edo barruko tabernetan zehar sakabanatu. Bertan, askok oroigarri gisa gordeko zuten edalontzi birziklagarri bi eurokoan zerbitzatzen zen garagardoa. Bitxia patata frijituen jatorria: Toledo.
Pasatzen ziren orduak. Pasatzen ziren agertokitik Ferminekin kontzertu historikoa' partekatu nahi izan zutenak. Baziren aukera aprobetxatzen zutenak bestelako musikaren inguruko berriak zabaltzeko. Muguruzarena hasi baino lehen, afixa batzuk jarri zituzten inguruetan. Horrela jakin genuen, esaterako, Besark-ek Pasai San Pedron joko duela 27an. Jakin ere Bad Sound Crew dena emanda ari dela ekimen berri batean. Banatu ziren kartel txikiak estadio barruan. Mondra&Roll jaialdi munstoa uztailaren 4an eta 5ean izango dela aldarrikatzen zuten orritxo horiek. Non? Arrasaten. Bertan izango da Muguruza seian, Iruñeko txupinazo egunean.
Bertakoak dira Anoetako festan parte hartu zuen azkenak, Basque Stret Punkearen eta Oi! estiloaren ordezkari paregabeak, Des-kontrol. Bere egin dute sare sozialetara zaletuek bidaltzen dieten leloa: 'amorerik eman gabe, ukabilak gora!' Orro egin zuen Anoetak. Des-Kontrol garbian. Euria gogor, garagardoa, fresko.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.