Nøgen bueltan da 'Glastonbury' kantuarekin
Talde donostiarrak single berria aurkeztu du hiru urteren ostean, amets duten festibalari keinua eginda
Hiru urteren ostean, Nøgen talde donostiarrak 'Glastonbury' singlea aurkeztu du. Izenburuaren bitartez amets bezala duten festibalari keinua egin nahi izan dio taldeak, eskainitako lehen elkarrizketan adierazi duten bezala. Jakitun dira oraindik pausoak emateko dituztela hara iritsi arte, baina egindako bidean ikasitako guztia islatu nahi izan dute lanean. «helmuga bezain garrantzitsua da bidaia, datozen abesti, bidaia eta kontzertu guztiak eta bakoitza, denak dira Glastonbury», adierazi du taldeak. Oraingoz ez dute aurreratu diskoa salgai noiz izango den, ez eta zein izango diren eskainiko dituzten zuzenekoak.
Publicidad
«Bidean etxea egitea da Nøgen, gauak itsasoan bainatzen bukatzea, kotxean mendiko portu elurtuak zeharkatzea, Seulen galduta instrumentuekin eta maletekin lo lekua bilatzea... Orain, bidaia hasi zuen boskote berberak hasiera berria du aurretik baina, momentua ez da berdina. Zirkuluan aurrera egitea ez da hasierara bueltatze hutsa. Irekita dago zirkulua», dio testuak.
Nøgen taldeko kideak
-
Ane Negueruela: ahotsa.
-
Olatz Cuevas: baxu-jotzailea eta koroa.
-
Alex Irazusta: gitarrista eta ahotsa.
-
Markel Idigoras: ukelele-jotzailea eta ahotsa.
-
Jokin Guilisagasti: bateria-jotzailea eta koroa.
Sorreratik zazpi urte bete dira eta, bidean, jada hiru disko plazaratu dituzte. Aurkezpen diskoa 2016an plazaratu zuen Nøgen talde donostiarrak, 'Lys' EPa. Izen daniarren aldeko apustua ez zen hor amaitu, bi urteko lanaren ostean 2018an kaleratutako 'Liv til døden' diskoan, lehen luzean, mantendu baitzuten ere. Orduan armonia estribilodun ahots-armoniak bilatu zituzten, ohiko ukelele eta folk-pop soinuaren gainean. Disko haren baitan eskaini zituzten 'Enarak', 'Oxigenoa' edo 'Loreak eman arte' abestiak. Orain arteko azken argitalpena, 'Under Alt', 2020an plazaratu zuten donostiarrek.
Horretaz gain, Atlantikaldia kultur topagune eta musika jaialdiko 2019ko ediziorako espresuki 'Marean' kantua sortu zuen taldeak Beñat Gaztelumendi bertsolariaren hitzekin.
Ez da ibilbidean egindako kolaborazio bakarra, hainbat musikari eta artistarekin aritu baitira donostiarrak, besteak beste Izaro, Serrulla, Antton Telleria, Garazi Esnaola, Jone Laspiur edo Julen Idigoras. Agian bereziena 'Liv til døden' lanerako La M.O.D.A. taldearekin 'Ez Da Ondo Aterako' abestian egindakoa da.
Folk pop musika melodian zentratzen du Nøgenek, ahots harmonia landuekin, eta baxu-bombo erritmo sail markatuarekin. Abestien letrak egiterakoan euskara, gaztelania eta ingelesa erabili ohi dituzte. 2018an Negueruelak proiektua utzi zuen medikuntza ikasketetan zentratu ahal izateko eta haren hutsunea Eider Saezek bete zuen. Pandemiako urte gogorraren ostean «bihotzak hala eskatuta» abeslariak taldea uzteko erabakia hartu zuen eta, zenbait asteren ostean, Negueruela itzuliko zela jakinarazi zuen Nøgenek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión