Borrar
Jose Mari López

Niña Coyote eta Chico Tornado, Oñatiren hiru eguneko kartelaren erreklamo nagusi

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 22 de mayo 2025, 07:33

Disko «zuzenagoa» ondu dute Niña Coyote eta Chico Tornadok -Úrsula Strong (bateria) y Koldo Soret (gitarra eta ahotsa)- eta non hobe 'Atea' izeneko albumaz gozatzeko zuzeneko batean baino. Apenas igaro da hilabete kaleratu zutenetik –soilik digitalean, laster egongo da fisikoan CD zein biniloan–, baina dena prest dute. Energia ez zaie falta ez, eta zalantza duenik bada, entzun beza lana irekitzen duen 'Trash'. Oñatin izango dira donostiarrak ostiralean 21:00etan hasiko diren kontzertuetako bigarrena eskainiz. Dena ez baita Anoetan edo BECen milaka pertsonen aurrean jotzea, haiek ere argi dute, baina goraipatzekoa da esatetik egitera jotzeko pausoa egiten duten taldeen hautua. Zabalpena egiteko modua bezala, singlea eta diskoa apenas hilabetean, «90. hamarkadako» ohiturak omen dituzte.

Haserretuago sortu zituzten kantuak eta nabari da, doinu aldetik gogorxeagoa baita, «punk» ukitu batzuekin ere, baina hor dira ere kantu instrumentalagoak eta betiko letra esanguratsuak. Ez dira faltako, noski, aurreko lanekiko keinuak. Emaitzarekin pozik azaldu ziren aurkezpenean, are gehiago bira txukuna antolaturik. Askeago ere sentitu dira, nolabait 'Niña Coyote eta Chico Tornado vs Don Cóndor y Ñora Alacrán' bitartez kunbiarekin jolastu izanak izan zezaketen edozein oztopo edo tapa gainetik kendu izan balie bezala. Industriaren tendentziak baino, barrenak eskatzen diena eginez.

Emanaldi guztiak doakoak izango dira eta kartela osatuko dute Tribade, Kuartz, Maniaks eta DJ Kepix-ek; bihar 19:30ean hasita Ospel, Kitziki Erromeria, Ganibet eta Maruxakek; igandean 19:00etan Uxue eta Jonek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Niña Coyote eta Chico Tornado, Oñatiren hiru eguneko kartelaren erreklamo nagusi

Niña Coyote eta Chico Tornado, Oñatiren hiru eguneko kartelaren erreklamo nagusi