Las diez noticias clave de la jornada
Eneritz Furyal izango da parte-hartzaileetako bat. Iazko argazkian, Bonberenean eskaini zuen kontzertu batean. iñigo royo

Musika, Berdintasuna eta LGTBIQ+ topaketak

Donostian izango dira azaroaren 24an eta 25ean, Musika Bulegoak antolatuta

Domingo, 13 de noviembre 2022, 14:00

Musika Bulegoak antolatuta, Musika,Berdintasuna eta LGTBIQ+ topaketak egingo ditu azaroaren 24an eta 25ean Donostian, LGTBIQ+ pertsonek musikan eta, bereziki, euskal musikagintzan duten ordezkatzeari buruzko alderdiak lantzekoa. Hausnartuko diren gaien artean daude musika sorkuntza ekimenak, LGTBIQ+ zirkuituak, ibilbide profesionala garatzeko erronkak, musika industrian duten presentzia, zentsura eta (auto)zentsura edo gune seguruak.

Publicidad

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, jarduera guztiak Kutxa Kulturren aretoetan izango dira, Tabakalera kultur zentroan. Bertan jorratuko diren gaiak bi ardatz nagusi dituzte: alde batetik, alderdi akademikoagoa eta profil profesionalagoa duten edukiak eta parte hartzaileak, eta, bestetik, mahai inguruak eta elkarrizketak LGTBIQ+ kolektiboko artistekin, euren sorkuntza eta ibilbide artistikoetan oinarrituz.

Gainera, azaroaren 25ean kontzertu bat izango da, itxiera festa moduan, eta Eneritz Furyak, Euskoprincess, Algora eta Futurachicapop artistek parte hartuko dute. Jarduera guztiak doakoak dira eta aldibereko itzulpena izango dute.

Aurreneko egunean, azaroaren 24an, ostegunarekin, 16:30ean aukeztuko dira Jardunakdiak. Musika Bulegoa, Kutxa Kultur, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariak tartean direla. Ondoren Darryl W. Bullockek '100 years of LGBTQ+ Music' hitzaldia eskainiko du, ingelesez. Bigarren hitzaldia, 18:15ean, Piro Subratek gaztelaniaz eskainiko duen 'Políticas transmaricabibollo en la historia de la escena musical en el Estado españolizango da.

19:30ean, berriz, genero berdintasunaren inguruko mahai batean hartuko dute Ainara LeGardon, Rocío Saiz (MIM), Amaia Ispizua (Get In) eta Myriam Mirandak. Gaztelaniaz izango da.

Ostiraleko jarduerak ere Ruiz Balerdi aretoan eta Kutxa Kultur Plazan burutuko dira.10:00 'Queer Opera: Identidades transmutables en el teatro musical' gaiaz mintzatuko da, gaztelaniaz, Mikel Chamizo.

Publicidad

11:00ean, 'Eszenatoki eta plaza seguruak' mahai inguruan Gehitu, Ehieran eta beste elkarteetako batzuetako ordezkariak arituko dira, euskaraz. 12:15ean beste mahai inguru batek 'La música como herramienta de emancipación y empoderamiento' gaiaren inguruan jarriko ditu hizketan, gaztelaniaz eta ingelesez, Darryl W. Bullock, Piro Subrat eta Mikel Chamizo.

Arratsaldeko 16:30ean 'La Góndola de Oro' hitzaldia eskainiko du Eli Etxebestek, eta 17:30ean Mikel Zumetak 'LGTBIQ+ kolektiboa Euskal Herriko musika sektorean' gaia izango du hizpide. Eneritz Furyak, Euskoprincess, Centauros, FUTURACHICAPOP eta Gálder Pérez ariko dira 18:45etatik aurrera, euskaraz eta gaztelaniaz, 'Música, creatividad e identidades no normativas' gaiaz.

Publicidad

Amaierako kontzertua, berriz 21:00etatik gauerdira arte luzatuko da Kutxa Kultur Kluban, eta Eneritz Furyak, Euskoprincess, Algora eta FUTURACHICAPOP entzun ahal izango dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad