Las diez noticias clave de la jornada

Flavio Bánterla artista italiarrak euskaraz abestuko du lehen aldiz NNN ZZZ single berrian

DV

Domingo, 27 de noviembre 2022, 12:51

NNN ZZZ (Nor Naiz Ni Zein Zara Zu) Zaldibian bizi den Flavio Bánterla musikari italiarraren euskarazko lehen abestia da. 2023an kaleratuko den «Y/O» izeneko diskoaren parte da. Gai musikal honen hitzak «Ovidioren Metamorfosiak» testuaren egokitzapena dira, gizakiaren mito batzuk eta termodinamikaren lehen legeak esaten duten moduan, forma aldatu arren, denak bere horretan dirau.

Publicidad

Bideoklipak bBuruhandi eta haur baten arteko adiskidetasunaren istorioa kontatzen du. Ipuin zoriontsu, triste eta itxaropentsu honetan artistak honakoa adierazten du: «ezer ez da sortzen, ezer ez da suntsitzen, dena eraldatzen da». Aktore nagusia Mateo da, Flavioren semea, eta 3 urterekin maisuki burutu du bere debuta, ikusi behar duzuen interpretazio zirraragarri honetan. Aitor Arrutik zuzendutako bideoklipa, Zaldibian dago grabatuta, non artista italiarra bere emaztearekin eta hiru seme-alabekin bizi den.

Lan berri honetan Maider Zabalegik eta Tolosako Et Incarnatus Orkestrak parte hartzen dute; baita Lekeitioko saxofoi jolea eta Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolako irakaslea den Gorka Benitezek ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad