Musikari berriro doinua hartuta
Urte zaila izan da sektorearentzat eta presentzialtasuna berreskuratzea ospatu du. Hala kontatu dute Zart! Kolektiboko stand-ean Maite Larburuk, Bonberenea Ekintzakoan Erick Berganza, 'Abereh'-ek eta Elkar Musikakoan Andres Camio 'Jitu'-k
«Arnasgune». «Beste pausu bat». Asko izan dira egunotan 56. Durangoko Azokan bizitzakoak azaltzeko erabilitakoak. Egia da oraindik ohiko abiadura eta normaltasuna gabe ospatu dela 2021eko edizioa, baina egunotakoa haize freskoa izan da euskal musikaren sektorearentzat. Hala kontatu dute Zart! Kolektiboko stand-ean Maite Larburuk, Bonberenea Ekintzakoan Erick Berganza, 'Abereh'-ek eta Elkar Musikakoan Andres Camio 'Jitu'-k.
2020ko itxialdia heldu zenean, beste asko bezala, zuzeneko gabe geratu ziren eta horrek sekulako eragina izan zuen euren egunerokoan. Baita ezinegona eta zalantza asko sortu. Online bidezko saiakera mordoak egin dira eta online plataformak gorakada ukaezina da, baina musikak presentzialetik behar du eta bertako langileek –musikari, teknikari eta sektorea osatzen duten guztiek– diskoen salmentatik behar dute oraindik.
Covid-19a dela eta ezarritako neurriengatik «zalantza» asko izan dituzte hiruek, jendeak nola erantzungo zuten ez zuten argi. «Ez genekien bertaratzera animatuko ziren, eguraldi txarra egin du eta gainera azken asteotan kasuek berriro gora egin dute», kontatu du Larburuk. Hala ere jendea mugitu dela nabarmendu du eta «pozik» azaldu da Durangoko Azokan egoteaz.
«Jendearen goxotasuna eskertu dugu»
Bereziki jendearen goxotasuna dela-eta. «Asko eskertzen da presentzialtasuna, bai beraientzat eta bai guretzat. Lau egun hauek ilusioz hartu ditugu, oin puntetan ere bai egoeragatik. Gertutasun hori nabaritu dugu, nahiz eta kasi mozorrotuta gauden musuko, gorro eta bestelakoekin». Tenperatura freskoek eta euriak ez baitute kale egin Durangon.
Noticia Relacionada
56. Durangoko Azokaren hirugarren eguna
«Denetarik ezagutu dut nik: hotza, elurra, euria...» dio umorez 'Jitu'-k. Elkarrentzak Durangoko Azoka «urteko zita garrantzitsuena» dela argi du eta horregatik eskertu du presentzialtasuna itzultzea. Pandemia dela-eta «ekoizpen oso inportanteak» atzeratu behar izan zituzten, esaterako Kalakan eta Euskadiko Orkestrak elkarlanean grabatutakoa. «Dena eginda geneukanean uztailean atzeratu behar izan genuen zuzeneko kontzertuak ezingo genituelako egin». Ez zen erabaki erraza izan eta lasaitua hartu du Camiok diskoa jada entzungai egonda. «Proiektuak egiteko inbertsioa handia egiten da, eta gero hori berreskuratu behar da». Horretarako, argi du online plataformena ez dela nahiko eta disko salmenta eta zuzenekoak funtsezkoak direla.
Aurtengo ekitaldia txikiagoa izanda ere, oso pozik azaldu da erantzunarekin. «Txalogarria da dena. Jendeak txandak bete ditu, neurriak ere. Gertukoa eta goxoa izan da, jendea lasai dabil eta ordu eta erdia oso ondo aprobetxatzen du. Jendea gogoz dago», azaldu du.
Iritzi berdina du 'Abereh'-ek. «Jo barik egotea zaila izan da eta iazko azoka online izanda ez zen berdina izan. Hemen egonda, nahiz eta jendeak ez ezagutu, ikusi egiten dute. Agian azalak atentzioa ematen die, gerturatzen dira, galdetzen dute... Beste gauza bat da», nabarmendu du.
Publicidad
- 1 Esta es la nueva cafetería que ocupará el local del Tanger en San Sebastián
- 2 Fallece el socio número 1 de la Real Sociedad
- 3 Pello Reparaz, líder de Zetak en La Revuelta: «Rascas y solo queda el euskera para entender nuestro éxito»
-
4
El Colegio de Médicos de Gipuzkoa se suma a los cuatro días de huelga en hospitales y ambulatorios por un «Estatuto propio»
-
5
«¿Hay alguien ahí? ¡Rápido, coged las cosas rápido, viene la Policía!»
- 6 Detenida en Ordizia por causar un incendio en una comunidad de vecinos y amenazar después con poner una bomba
- 7 La pareja que se jubiló a los 35 y 40 años y vive viajando: «Invertir es el único juego donde cuanto menos haces, más ganas»
- 8 Donostia recibe la visita de una familia especial
-
9
Cambio de tiempo de cara al puente de diciembre: adiós al abrigo y al paraguas
- 10 Más bonos cultura que nunca: así se pueden obtener los descuentos y éstas son las 68 tiendas adheridas en todo Gipuzkoa
-
Publicidad
Te puede interesar
-
El fenómeno 'Stranger Things' y su demogorgon invaden Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad