Las diez noticias clave de la jornada
Urte hasieran plazaratu zuten 'Ilargi berriak' kanta da diskoan hasi dutenetako bat. Argazkian, taldeko kideak.

Aurreneko diskoa plazaratu du Neomak taldeak

'Ilargi berriak' kantarekin arrasta handia lortu duen taldearen izen bera du zazpi musikari gipuzkoarron proposamena jasotzen duen lanak

Domingo, 18 de septiembre 2022, 12:22

'Ilargi berria' esan nahi du grezieraz 'neoma' hitzak. Neomak izena aukeratu zuten hainbat urtez Kepa Junkerarekin ibilitako 'sorginek' bakarkako bideari ekiteko eta 'Ilargi berria' izan zen, halaber, euren aurreneko abesti propioa eta lehen singlea, bideoklip dotore eta ikusgarriarekin batera aurkezpen txartel gisa erabili zutena eta orain dela hilabete batzuk aurkeztu zutenetik arrakasta handia izan duena. Errenteria aldean entzuten dira oraindik ostiralean, Atlantikaldia jaialdiaren baitan, 'Ilargi berriak' Tanxugueiras galiziarrekin batera abestu zutenean jo ziren txaloen oihartzunak...

Publicidad

Beste urrats bat egin, eta taldearen izena daraman diskoa plazaratu dute jatorria trikitixan izanik beste musika batzuetara zabaldu diren zazpi emakume gipuzkoarrok. «Bien arteko uztartze berezi bat egin eta proiektu tradizional bezain berritzaile bat sortu dute, soinu organikoak teknologia berriekin naturaltasunez nahastuz. Aske, nahi dutena sortuz eta erakutsiz, trikitixa tradizionala elektronikaz busti dute, entzulea dantzan jartzeko asmoz», irakur daiteke Eneritz Aulestia, Alaitz Eskudero, Leire Etxezarreta, Irati Gutierrez, Maria Lasa, Amets Ormaetxea eta Garazi Otaegik osatzen duten taldearen lehen diskoaren berri emateko zabaldu duten oharrean.

Grabaketa eta nahasketak Haritz Harreguyrenak dira, eta ekoizpena, berriz, Alejandro 'Jimbo' Páezena.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad