«Askatasunari eta onarpenari» kantatu dio JonKassek 'Antzoki' singlean
D.A.M. izeneko iraupen luzeko lana udazkenean argitaratuko da
J. A.
Viernes, 20 de junio 2025, 14:37
«Gaztetasuna eta freskotasuna» ditu hizpide Jonkassen bakarako proiektuak eta horixe islatu du lehen singlean, «askatasunari eta onarpenari» kantatzen baitio Jonkassek 'Antzoki' abestian. Bizitzako benetako gertaerei kantatu nahi diela azaldu du eta, era berean, aldarriz eta erreferentziaz betetako ahalduntze jaiak bilakatuko direla bere emanaldiak. «Lotu gabe egon eta bizi nahi dugulako, gure musika lotu gabe dago; gu lotu gabe gaude, askeak gara». D.A.M. izeneko iraupen luzeko lana udazkenean argitaratuko da.
Euskal Herrian zehar Akerbeltz erromeria taldearekin 200 kontzertu baino gehiago eman ostean, JonKass-en proiektu pertsonala abian da. «Sampler, sintetizadore eta gitarrez beteriko musika egiten dugu, betiko melodietatik ihesi eta internazionalki arrakastasuak diren doinuak eta estrukturak gurera ekarriz. Konplexurik gabe eta askatasuna helburu».
Antzoki Bilboko Kafe Antzokiari eskainitako lema itsaskorra, musika dantzagarri eta dibertigarria duen kanta bat da. «Ezegonkortasun garaian sortua, dantzalekuak itxita zeudenean, oroitzapenean horien falta. Juerga gau on baten ostean gelditzen den sentsazioari buruzkoa da, goi-goi zaudenean baina ez dakizunean nora joango den...». Kantuarekin batera, bideoklip bat aurkeztu dute, Bilboko Kafe Antzokian gertatzen den historiaren protagonista Ainhoa Azpitarte da (Irabazi arte, Desagertua…).
JonKass proiektuak Iñigo Muguruza gogoan, EHZ festibalak, Antxeta Irratiak eta Elkar argitaletxeak elkarrekin antolaturiko Paradisu Zinema Bekaren bigarren edizioa irabazi zuen. Ibilbidearen hastapenetan aurkitzen da proiektua, eta egun Euskal Herrian belaunaldi gazteen musika ohiturekin uztartzen du.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.