

Secciones
Servicios
Destacamos
«Pianoa txikitatik jotzen nuen, eta halako batetan bururatu zitzaigun Xabier (Lete) eta bioi jaialdi bat egin behar genuela pianoarekin». Honela hasi zuen bere ibilbide artistikoa Antton Valverdek 60. hamarkada amaieran. Eta ordutik pianoa izan du bidelagun, naiz eta garai hartan «inorrek ez zuen pianoa jotzen kantatzerakoan», gogoratu du astearte honetan. Orduko Euskal Kantagintza Berriaren espiritua XXI. menderaino ekarri du eta orain bere ibilbide luze eta oparoa aitortuko du Donostiako Udalak Adarra Sariarekin, ekainaren 21ean jasoko duena, Musikaren Europako Egunean, Victoria Eugenia Antzokian. Segidan kontzertua eskainiko du Francisco Herrero (biolina), Iván Carmona (biolontxeloa), Joxan Goikoetxea (akordeoia) eta Txema Garcés (kontrabaxua) musikariez lagunduta.
Izan ere, 82 urte betetzeko egun gutxi falta bazaizkio ere, kontzertuak eskaintzen jarraitzen du musikari donostiarrak. «Esperimentazio leku bat bada musika Anttonentzat», azaldu du Joxean Goikoetxea akordeoilariak, azken urteetan bere laguntzaile. Kontzertu bakoitzean poema berri bat eramaten duela ere kontatu du, «mania bat da hori», onartu du Valverdek. Honela, sei hamarkadatan barrena errepertorio zabala osatu du eta bertan, herri kantak, bertso zaharrak eta XIX. mendeko amodio-kantak ageri dira, besteak beste, bere konposizioen ondoan.
Tradizioa eta modernitatea uztartu izana kontutan hartu du epaimahaiak saria ematerakoan, «eta niri deneri eskerrak ematea geratzen zait», esan du kantari eta konpositore donostiarrak. «Oso gustura sentitzen naiz, eta maitatua zuengandik, eta horrek asko pozten nau», adierazi du. Urte guzti hauetan ehundaka kontzertu eskaini ditu, eta horrek Euskal Herri osoko txokoak ezagutzeko aukera eman dio, eta baita jende asko. «Kantagintzari asko zor diot nik, lagun asko egin ditut». Eta batzuk aipatu nahi izan ditu Adarra Sariaren aurkezpen ekitaldian, hala nola Xabier Lete, Karlos Gimenez eta Julen Lekuona, besteak beste. «Asko gogoratzen ditut eta dauden lekura besarkada handi bat bidaltzen diet».
Formatu txikiko bere lehenengo diskoa 1969an plazaratu zuen eta 1975an bakarlari gisa landutako lehenengo disko luzea. Ordutik, mota askotako lanak egin ditu, orain Elkar argitaletxeak digitalizatuko dituenak. Bere jarraitzaileek, baina, zuzenean kantatzen ikusteko aukera berria izango dute datorren ekainaren 21ean, «esperimentu handirik gabe, bihotzez aterako den emanaldia» izango dena, aurreratu du Joxean Goikoetxeak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Circula sin dos ruedas, en sentido contrario y triplica la tasa de alcohol
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.