Borrar

Malerreka atzean utzita, Gure Zirkuak Uharte eta Agurain ditu agendan

Iraila, urria eta azaroa bitartean hamarna emanaldi eskainiko ditu karpan

J. A.

Asteazkena, 24 iraila 2025

Comenta

Iraileko lehen hiru asteak, zehazki 6tik 20ra, Donezteben igaro ostean -lehen aldiz Malerrekan- beste urtebetez Iruñerrian ezarri du bere karpa Gure Zirkuak. Hain zuzen, irailaren 26tik urriaren 11ra Uharte Arakilen. Bertan, kiroldegi ondoko aparkalekuan hamar emanaldi eskainiko ditu «oreka, indarra, trebetasuna, arriskua, alaitasuna eta umoreaz» gozatzeko aukera eskainiz.

Uharteko aparkalekuan ostiral honetan 19:00etan izango da lehen emanaldia. Gero etorriko dira larunbata 27koa 18:00etan, igandea 28koa 21:00etan eta 17:00etan, urriak 3 ostiralekoa 19:00etan, larunbata 4koa 18:00etan, igandea 5ekoa 12:00etan eta 17:00etan, ostirala 10ekoa 19:00etan eta larunbata 11koa 18:00etan. Horiei gehitu zizkieten, ostean, igandea 12 12:00etan eta 17:00etan, ostirala 17 19:00etan eta larunbata 18 12:00etan.

Ostean, iragarri duen moduan, urriaren 24tik azaroaren 8ra Araba zapalduko du, karpa Agurainen ezarriko baitute. «Lehen aldiz Arabako lautadan!». Sarrerak jada salgai dira ohi bezala www.gurezirkua.eus atarian eta zitak honakoak dira: ostirala 24 19:00etan, larunbata 25 a8:00etan, igandea 26 12:00etan eta 17:00etan, ostirala 31 19:00etan, azaroak 1 larunbata 18:00etan, igandea 2 12:00etan eta 17:00etan, ostirala 7 19:00etan eta larunbata 8 12:00etan eta 17:00etan.

Zortzigarren denboraldian ohikoa izan den bezala, 'xaribaria', zintzar-hotsa edo galarrotsa, Europa mendebaldean Erdi Aroan norbaiti burla edo zentsura egiteko herriko jendeak eginiko zarata-hotsa zena protagonista izango da, «are gehiago munduak gero eta nahasiago eta ilunago dirudien honetan». «Xaribaria, elkarrekin, lagunartean edo familian sortutako une koloretsu, alai eta baikor gisa», gaineratu zuten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Malerreka atzean utzita, Gure Zirkuak Uharte eta Agurain ditu agendan

Malerreka atzean utzita, Gure Zirkuak Uharte eta Agurain ditu agendan