Borrar
FOTOLIA

Maiuskula? Minuskula?

Euskaltzaindiak badu bere gramatika, badu bere hiztegia,baina ortografiaren arloan arau gutxi plazaratu ditu

Igandea, 14 urria 2018, 12:34

Comenta

Euskaltzaindiaren 17. biltzarrean era askotako materialak aurkeztu ziren. Batzuk eskatutako hitzaldiak ziren, luzeak, mardulak; baina izan ziren nork bere kasa ekarritako hitzaldi laburrak ere, horietako bat, zeresana eman zuena, Alfontso Mujikarena: 'Euskara batuaren aulkia, hirugarren hankatik herren'. Hona hemen ideia nagusia: Euskaltzaindiak lan handia egin du gramatika eta hiztegiaren aldetik –hor daude gramatika deskribatzailea (EGLU) eta 'Euskaltzaindiaren Hiztegia'–, baina hirugarren hankatik, ortografiaren aldetik, herren dago. Alegia, Euskaltzaindiak asko dauka oraindik erabakitzeko honako kontu hauetan, adibidez: letra maiuskulak eta minuskulak, puntuazio-markak eta hitz-elkarketen ortografia.

Alfontso Mujika oso pertsona ezaguna da hizkuntzaren mundutxo honetan. Euskaltzaindian ere ederki ezagutzen dute, 2003az geroztik ari baita etxe horretarako kolaboratzen. Gainera, Onomastika batzordeko kidea da 2016tik. Donostian 1959an jaioa, euskaldun berria da, euskara ikasi eta AEKn irakasle hasi zen, eta azken 28 urteetan Elhuyarren ari da teknikari, itzultzaile eta testu-zuzentzaile gehienbat, baina, tarteka, lexikografian eta terminologian ere aritzen da.

Mujikaren hitzaldiak piztu zuen Akademiaren arreta. Biltzarraren azken egunean, larunbatean, Andres Urrutiak 'ortotipografia' hitza aipatu zuen bere itxiera-hitzaldian.

Mujikaren hitzaldira itzulita, esan dezagun bukaera aldera Euskara Batuaren Ortografia izeneko lana (EBO) eskatu zuela. Zergatik? «Hizkuntzaren batasunaren erakusgarri nagusia da ortografia, hizkuntzaren azala, hizkuntzaren fatxada. Ohikoa da fonologian, lexikoan eta joskeran era askotako aldaerak izatea, hala nola geografikoak, kulturalak eta sozialak, eta osasungarria ere bada, hizkuntzaren barne-indarraren adierazgarri baita. Ortografia, berriz, kode uniforme bat da, irauteko sortua, eta hizkuntzaren batasunaren zaintzaile-zeregina du».

Lehengo astean Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) aurkeztu zen, Arantzazuko biltzarrean bertan, eta hor badaude gomendio batzuk ortografiari buruzkoak. Gogora dezagun, bide batez, Eskuliburua Euskaltzaindiaren webgunean kontsulta daitekeela, eta paperezko liburua dendetan dagoena, 25 euroan salgai. Euskaraz idazten duen profesionalak etengabe kontsultatu beharreko lana izan beharko luke, baina badakigu gaurko gizarte honetan ortografia jarraitzaile gutxiko zientzia dela.

Alfontso Mujika Elhuyarren ari da lanean. MIKEL FRAILE

Mujikak Arantzazun emandako adibide batzuk ekarriko ditugu orain hona:

Letra larriei dagokienez, 'Onomastika batzordea' dago Euskaltzaindian eta 'Onomastika Batzordea' dago Eusko Jaurlaritzan.

Nola behar du?

A. balio erantsiaren gaineko zerga.

B. Balio Erantsiaren gaineko Zerga.

C. Balio Erantsien Gaineko Zerga.

Euskaltzaindiaren 1990eko gomendioa:

Liburuen izenburuetan hitz nagusiak beti letra larriekin jarriko dira. 'Euskal Gramatika. Lehen Urratsak', 'Orotariko Euskal Hiztegia', 'Euskal Aditz Laguntzaile Batua' e. a.

Aldiz, Euskaltzaindiak 2017an argitaratutako liburu bat: 'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'.

Puntuazio-markei dagokienez, ia dena dauka erabakitzeko Akademiak. 'Euskaltzaindiaren Hiztegia'-n ortografia-marka asko ez ziren agertu ere egiten. Aurten, uztailean, agertu dira lehen aldiz:

- puntuazio-marka

- barra

- barra etzan (edo zehar marra)

- barra bikoitz

- beheko marra

- marra luze

- puntu eta amaitu

- puntu eta bereiz

- puntu eta jarraitu

- puntu eta koma

Zenbakien idazkerari dagokionez:

- 123.456.789,012 ala

- 123 456 789,012?

- %3 ala % 3?

Hitz elkartuen idazkerari buruz Euskaltzaindiak 1995ean plazaratu zuen 25. arau hura zaharkiturik dago, Mujikaren ustez. Han esaten zenez, baturik idatziko dira bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une, -kide, -(k)ume, -orde duten izen elkarteak. Beraz, 'batzordeburu' eta 'sailburu' idatzi behar da; baina 'baratzuriburua' eta 'arkumeburua' ere bai? Ez du emaren hala egin behar denik...

Laburtzapenei buruz ere mintzatu da Mujika. Nola deklinatu behar ditugu siglak?

- AEBn ala AEBetan?

- DNAren? ala DNAren?

- Zergatik PFEZaren igoera (PFEZ: pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga), baina OHZren igoera (OHZ: ondasun higiezinen gaineko zerga)

Zergatik 1 m (metro bat) eta ez m 1?

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maiuskula? Minuskula?

Maiuskula? Minuskula?