Las diez noticias clave de la jornada
'Loraldia Plazarik Plaza!n' ekimenean Arrigorriagan egindako ikuskizuna.

Loraldiak euskarazko sormen digital beka baterako deialdia zabaldu du

Otsailaren hasiera arte jasoko dira proposamenak eta 10.000€ko ordainsaria izango du

Jueves, 29 de diciembre 2022, 15:25

Loraldiak euskarazko sormen digital beka baterako deialdia zabaldu du ostegun honetan euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea eta ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzeko. Sormen digitalerako deialdia bada ere, ingurune fisikoan ere gauzatzeko aukera izango du.

Publicidad

Bekaren eskaria eta proposamenen aurkezpena banaka edo taldeka egin daiteke eta Loraldiaren webgunean ezarrita dago prozedura. Izen ematen duen orok lana aurkezteaz gain 2024ko Loraldia Festibalaren egitarau barruan plazaratu beharko du 10.000 euroko ordainsari ekonomikoa erdietsiz gero.

Otsailaren hasiera arte jasoko dira proposamenak eta epaimahai profesional batek aukeratuko du zein izango den bekaren onuraduna. Behin erabakia hartuta, bekadunak urte bateko epea izango du lana garatzeko. 2024ko Loraldia Festibalean aurkeztuko da emaitza. Loraldiaren 10. edizioan, hain zuzen ere.

Kultur sorkuntzaren barruan arlo guztiak onargarriak izango dira: musika, arte eszenikoak, arte plastikoak, dantza, komikigintza, bertsolaritza, gastronomia, rol jokoak, Interneteko baliabideak, audioa… Aurkez daitekeen proposamena diziplina bat edota diziplinen arteko uztarketa izan daiteke.

2021ean 120 artista

2021ean Euskal Herri osoko ia 120 artista bildu ziren 14 gune ezberdinetan eta 5.300 lagun baino gehiago bertaratu ziren ikuskizunez gozatzera. Antolakuntzak balorazio «guztiz baikorra» egin zuen amaieran eta aurkeztutako proposamenen kalitate artistikoa azpimarratu zuen.

Publicidad

Besteak beste uskal kulturaren izen handiak izan ziren festibalean, Joseba Sarrionandia, Ruper Ordorika, Bernardo Atxaga, Uxue Alberdi, Amaia Lasa, Urbil Artola, Hedoi Etxarte, Alaine Agirre, Olatz Salvador…

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad