Borrar
Uxue Urdangarin eta Ane Aierbe, aurkezpenean.
'Gure Zirkua'

Zirkuarekin bezala, euskaraz gozatzeko aukera emango duen jolas-liburua

Ane Aierbe eta Uxue Urdangarinek ondu dute zortzi urtetik gorako haurrei bideratutako proposamena

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 11 de junio 2025, 12:20

«Ekimen sinpatiko eta zoragarria» den Gure Zirkua inspirazio hartuta, eta aldi berean hari omenaldia egin eta ezagutarazteko asmoz, ondu dute Ane Aierbe eta Uxue Urdangarin irakasleek 'Gure Zirkua' (Ikaselkar) jolas eta denbora-pasa koadernoa. Zortzi urtetik gorako haurrei bideratua badago ere, akonpainamenduarekin txikiagoek gozatzeko modukoa ere dela azaldu dute.

Liburuaren abiapuntua Iker Galartzaren ametsa da, Zirkua eduki nahia. Furgoneta hartuta karpa lortu eta Euskal Herri osotik zehar ibiliko da Zirkurako partaideak bilatzen. Bidaia horretan lagun eta partaide izango dira neska-mutilak, proposatzen diren denbora-pasak, zenbaki- eta letra-jolasak, asmakizunak, marrazkiak, eskulanak eta beste hamaika jarduera bitartez.

Galartzak partaide bat aurkitzen duen bakoitzean geldialdia egingo du herri hartan eta gazteek pertsonaiari buruzko informazioa jasoko dute, baita irakurtzen ari diren berresteko galderak ere. Lagungarri modura, amaieran erantzunak ere bildu dituzte. Baita Euskal Herriko mapa ere, euskararen erabilerari buruzko «hausnarketa modura, zein lekutan erabiltzen den gehiago eta non gutxiago» eta «koadernoa biribiltzeko».

'Gure Zirkua'

'Gure Zirkua'
  • Egileak: Ane Aierbe eta Uxue Urdangarin.

  • Argitaletxea: Ikaselkar.

  • Orrialdeak: 80.

  • Prezioa: 14 euro.

Ikasleentzako materiala sortzeko asmoz abiatu zuten. «Lankide izan ginen Hernaniko eskola batean eta telebistan dokumentala botatzen ari ziren. Ikasle batzuk ezagutzen ez zutenez fitxak sortzen hasi ginen», azaldu du Aierbek. Hala, 20 bat orrialdeko txostena ondu zuten eta sare sozialen bidez elkarbanatu zuten Gure Zirkuarekin. Erantzunak harritu zituen, Iker Galartzak deitu baitzituen. «Hau ezin da hemen gelditu, argitaratzeko modukoa da», esan omen zien. Bultzada harekin jarri ziren harremanetan Ikaselkarrekin, Urdangarinek azaldu duenez, eta forma hartzen joan zen. «Hasieran txosten sinplea zen, ibilbiderik gabe, denbora pasa hutsa. Gero bidaia gisa borobildu genuen».

Emaitzak, Martin Anso Ikaselkarreko editoreak nabarmendu bezala, «balore eta gauza interesgarri asko» islatzen ditu. Batetik, «lan handia eginda amets batzuk errealitate bihur daitezkeela»; bestetik, Gure Zirkuak denboraldiz denboraldi zabaldu dituen «euskalduntasuna edo auzolana». Hain zuzen, azken honi lotuta Aierbe eta Urdangarinek halaxe egin dute jolas eta denbora-pasa koadernoa. Gorka Aranburu izan dute marrazkilari, argazkilaria Joanan Dorronsoro izan da eta lana irekitzen duen ipuina ere gertukoek idatzia da.

Azkenik, Ansok azpimarratu du ez dela «oporretarako koaderno» hutsa. «Uda partean beti izaten da denbora libre gehiago eta baliatzeko aukera izan daiteke, baina ondo pasatzeko urtaro txarrik ez dago», gehitu du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zirkuarekin bezala, euskaraz gozatzeko aukera emango duen jolas-liburua

Zirkuarekin bezala, euskaraz gozatzeko aukera emango duen jolas-liburua