Borrar

Jose Luis Otamendik 'Landura' poema liburua aurkeztu du

Bizi duguna babes gunetatik begiratzen dugun honetan bere ikuspegia azaltzeko beharretik idatzi ditu 47 poemak

Jon Agirre

Donostia

Astelehena, 5 iraila 2022

Comenta

Poetikoki non dagoen, zer ikusten duen eta bizi duen garaia nola sentitzen duen azaltzeko lana da 'Landura' (Susa) poema liburua, astelehen honetan Donostian Jose Luis Otamendi idazleak aurkeztu zuena. «Komunitate bateko kide naiz eta horrek berekin ardura batzuk dakartza. Niri bizi dudana ahalik eta modu doienean eta ederrenean eskaintzea dagokidala uste dut».

Otamendik azaldu duenez egungo gizartea «bi garairen arteko trantsizioan» dago eta kontraesan horien baitan eman da Landura deiturikoa, «hezetasun eta hozbero kontrastea tarteko, kanpoa eta barruaren artean osatzen den ur pelikula», hau da, maiz kristal gainean ageri den fenomeno atmosferikoa. Idazlearentzat, ordea, askoz gehiago da, «gauzei erreparatzeko era» bat, esan eta idazten denari «izaera materiala» emateko modua.

Kontenplazio hori, aldiz, gure garaiaren kasuan «ia beti pantaila baten ostetik» egin ohi dugula nabarmendu du inguruan gertatzen denetik babesteko modu bezala. «Gauza asko nahasten dira: ziurgabetasuna, iragana hobea zenaren zama, bizi ditugun mehatxuak... Honela hobeto sentitzen gara». Ideia edo pertzepzio hori islatzen saiatzen da libururako Xabier Ganzarainek egin duen azala, sarez bildutako etxea aurrea, «ilusioa baino ez den itxurazko segurtasun» hori jasoz.

'Landura'

Egilea: Jose Luis Otamendi

Argitaletxea: Susa.

Estiloa: Poesia.

Orrialdeak: 96.

Prezioa: 13,5 euro.

Azala: Xabier Gantzarain.

'Landura' 47 poemek osatzen duten bilduma da, tartean itxialdi garaian idatzitako testu asko. Hori bai, Otamendik argi utzi du ez dela «pandemiari eskainitako bilduma». Irakurleak dena jarraian topatuko du, ez ataletan banatuta, eta mota ezberdinetako poemekin. Aurkezpenean zehaztu duenez 5 ez dira hogei ilaratik gorakoak, 7 20-25 lerro artekoak dira eta gainerako 35ak luzeagoak. Gaitegi aldetik ere aniztasun handia dago.

Amaitutakoan irakurleak zein sentsazio izango duen galdetuta, mezu argia eman du. «Errealitateaz jabetzeko nire ekarpena da, marko bat. Zerbait egitera iritsi nahiko nuke noizbait eta 'Landura' lekukotasuna uzteko saiakera izan da. Ez du sentsazio optimista ez ezkorra izango, kontzientzia hartzea edo argitasun printza» baizik.

Otamendiren esanetan «espazio estrainioa» bihurtu da egun etxea, kalea bezala, estrainio problematiko edo zail bezala ulertuta. Hortik tiraka doaz poema batzuk, besteekiko ditugunak arakatzeko asmoz. «Zenbaitetan beste bat izateko premia enpatiarekin lotu ohi dut, beste askotan aldiz eskapismotik eta norbere baitan kabitu ezinetik gertuago». Izan ere, dikotomiak harrapatutako gizarte bezala definitu du egileak egungoa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jose Luis Otamendik 'Landura' poema liburua aurkeztu du

Jose Luis Otamendik 'Landura' poema liburua aurkeztu du