Borrar
Bertsolari Txapelketa Nagusia

Joanes Illaregi leitzarrak lortu zuen Arrasaten finalaurrekorako txartela

Saioa Alkaiza izan zen bigarren eta, Xabier Silveiraren faltan, Xabat Illarregik osatu zuen seikotea

Igandea, 25 iraila 2022, 21:32

Comenta

Joanes Illarregi bertsolari leitzarrak bermatuta dauka plaza urriaren 22an Elizondon jokatuko den lehen finalerdikoan, Unai Agirre eta Alaia Martinen ondoan, bera nagusitu baitzen atzo Arrasaten, 678 punturekin. Bigarren Nafarroako Txapeldun Saioa Alkaiza izan zen, 673 puntu lortuta. Bete-beterik zegoen Amaia antzokian aritu ziren sei bertsolariak, 700 bertsozaleren aurrean eta Ander Aranburu gai-jartzaile zutela.

Seikotea ez zen izan iragarritakoa, Xabier Silveirak antolatzaileei jakinarai baitzien ez zela bertaratuko, arrazoi pertsonalak tarteko. Silveirak utzitako hutsunea fase honetarako sailkatu gabe geratu zen Xabat Illarregik bete zuen. Nafarroako Txapelketan, hain zuzen, Silveiraren ondoren sailkatu zen, seigarren postuan. Anaia Joanes laugarrena izan zen.

Joanes Illarregi eta Saioa Alkaizaren atzetik Iñaki Apalategi beasaindarra (664 puntu), Xabat Illarregi (659 puntu) eta final-laurdeneko bi bertsolari bizkaitarrak sailkatu ziren, Miren Amuriza (646.5 puntu ) eta Gorka Pagonabarraga (616 puntu).

Getxoko eta Arrasteko saioen ondoren, hurrengo asteburuan beste bi saio izango dira. Larunbatean Gotaine-Irabarnen, herriko gelan. Igandean, berriz, Gasteizko Europa Jauregian izango da saioa. 17:00etan hasiko dira biak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Joanes Illaregi leitzarrak lortu zuen Arrasaten finalaurrekorako txartela

Joanes Illaregi leitzarrak lortu zuen Arrasaten finalaurrekorako txartela