Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Bertsolariak zain, Txapelketa abiatu zen Baigorriko saioan. Irunen ere antzemango da tentsioa oholtzan. ALBERTO ELOSEGI/XDZ
Irunen jokatuko da asteazken honetan bigarren finalaurrekoa

Irunen jokatuko da asteazken honetan bigarren finalaurrekoa

Aimar Karrika, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio eta Unai Agirre ariko dira Artalekun

Martes, 31 de octubre 2017

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Irungo Artaleku kiroldegiak hartuko du asteazken honetan Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa. Aste honetan, jakina denez, bi finalaurreko jokatuko dira, Santu Guztien eguna jai dela aprobetxatuta Irungoa, eta larunbatean Maule-Lextarrekoa. Ohi bezala, sei bertsolarik hartuko dute parte, eta 17:00etan hasiko da saioa. Sarrera guztiak salduta, asteazkenean ez da leihatila irekiko. Aretoko ateak 15:30ean irekiko dira.

Aimar Karrika, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio eta Unai Agirre dira Irunen kantatuko duten sei bertsolariak. Maite Berriozabalek aurkeztuko du saioa. Hiru emakumezko, hiru gizonezko; bakar bat sailkatuko da zuzenean bigarren itzuli erabakigarrirako. Maialen Lujanbio 2009ko txapeldunak, 2013an txapeldunorde izandakoak, Irungo saioan ekingo dio 2017ko Txapelketa Nagusiari. Gainerako bertsolariak final laurdenetatik datoz. Baigorriko final laurdena, aurrena, irabazteak eman zion txartelarekin Alaia Martin, puntuei esker gainerakoak.

Lehen itzuliko gainerako finalaurrekoetan bezala, honako lana egin beharko dute bertsolariek: binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian; banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean, eta kartzelako lana,

Saioa irabazten duen bertsolaria zuzenean sailkatuko da azaroaren 26an Donibane Lohizunen jokatuko den bigarren bueltako finalaurrekora. Irungoa eta Bastidakoaren ostean, beste bi finalaurreko jokatuko dira lehen itzulian: Maule-Lextarre eta Durango. Horietatik aterako dira finalaurrekoen bigarren itzulira sailatuko diren 18 bertsolariak. Amurrio, Donibane Lohizune eta Iruñean izango dira bigarren itzuliko hiru finalaurrekoak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios