Borrar
Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea, Gurutza Eizagirre 'Herriye' obrako kidea, Xanti Agirrezabala eskola antzerkiko irakaslea eta 'Herriye'-ko zuzendaria, Aitor Bengoetxea Kulturazeko kidea, Eneritz Albizu Kultura batzordeburua eta Gaizka Sarasola Mairuko kidea. azpeitiko udala

Hasiera «indartsu eta herrikoia» izango dute Euskal Antzerki Topaketek

Azpeitiako Udalak Kulturaz kooperatiba bidelagun duela antolatu dituen Topaketen 40. edizioa azaroaren 1ean hasiko da, 'Herriya' herri antzerkiarekin

Ostirala, 14 urria 2022, 13:12

Comenta

«Indarberrituta eta garaira egokitzeko apustu sendoa» eginda datoz 40. ediziora heldu diren honetan azaroaren 1ean hasiko diren Euskal Antzerki Topaketak. Azpeitiko Udalak antolatzen ditu, Kulturaz kooperatiba bidelagun duela, eta egin berri duten aurkezpenean nabarmendu zutenez, «azken urteotako itxura aldaketari, sarerako saltoa» gaineratu behar zaio aurtengoan. Hala, www.antzerkitopaketak.eus helbidean euskarazko wikipedian eta sare sozialetarako saltoa eman du ekimenak.

Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea, Eneritz Albizu Kultura Batzordeburua, Aitor Bengoetxea Kulturaz Kooperatibako kidea, Xanti Agirrezabala aktore eskola antzerkiko irakasle eta 'Herriye`' obrako zuzendarietako bat, Gurutze Eizagirre 'Herriye' antzerki obrako kidea eta Gaizka Sarasola 'Mairu' antzerki tailerreko kidea izan ziren aurkezpenean, eta iragarri zuten «hasiera indartsua eta herrikoia» izango dutela topaketek, azaroaren 1etik 4ra bitartean Sanagustin kulturgunean antzeztuko den 'Herriye' antzezlanaren eskutik. Azpeitiar antzerki zaleek osatutako lanaren lau emanaldi izango dira, hortaz, guztirahaur eta helduentzako 11 antzezlan izango direlarik ikusgai azaroaren 1etik 20ra bitartean.

'Herriye' herri antzerkiaz gain, 'Zeozertan dabil, baina ez dakit zertan' eta 'Intxaurra' lanak estreinatuko dira. Ostegunetik igandera bitarteko emanaldiez gain, azaroaren 14tik 16ra bitartean, eskola antzerkiaren baitan 7 emanaldi izango dira herriko txikienen artean antzerkizaletasuna sustatzeko helburuz. Aurtengoan ere, Corrado Masacciren txontxongilo erakusketak ere ez du hutsik egingo eta azaroaren 1etik 15era bitartean izango da ikusgai Betharrametako udal erakusketa aretoan.

Herritarrak protagonista

Nagore Alkortak Azpeitiko herriak euskarazko antzerkiaren alde egin duen apustua azpimarratu zuen bere hitzartzean: «Gaur, atzera begiratu nahi dut, lana eskertzeko. 40 urte hauen atzean lan asko dago, apustu sendo bat dago, eta antzerkigintzari emandako azpeitiar eta herritar izugarri daude. Eta antzerkizaletasun eta antzerkiarekiko maitasun handi dago». «Duela 40 urte hautu hori egiteko ausardia izan zuten haiek» eskertu zituen, eta bereziki Imanol Elias aipatu zuen eskertzetan.

Tarte berezia izan zuen aurkezpenean 'Herrya' antzezlanak. «Hasieratik herritarrak izan dira topaketa hauen protagonista -esan zuen Eneritz Albizu Kultura Batzordeburuak- eta Herriye antzezlana horren erakusle sinbolikoa eta praktikoa izango da. Gure herritarrek eta herritarrentzat eginiko antzezlana, arnasa luzeko lana eskatu duena, eta herriko sortzaile talde handi batek ondu duena. Hori ere gerorako beharrezko osagaia izango da», zehaztu du».

Sareetarako jauzia

Heldutasunera iritsira, azken urteotan pixkanaka eman den aldaketaren baitan jauzia ere eman dute topaketek. Aurtengoan, sareratzeari eman zaio garrantzia eta horretan jarri dira indarra eta baliabideak. Hala, www.topaketak.eus webgunea martxan dago. Bertan, topaketen inguruko informazioa, egitaraua eta sarrerak erosteko gunea aurki daitezke. Sare sozialetarako saltoa ere emango da gaurtik aurrera. Sarrerak bertatik erosteaz gain, aurrez aurre Sanagustin kulturgunean erosteko aukera ere izango da. Helduentzako sarrera 10€koa izango da eta haurrena 5€koa. Eta aurtengoan, emanaldi guztietarako balioko duen bonoa ere jarri da martxan. Bonoan 30€ko prezioa du eta saio guztietara joateko aukera ematen du. Bonoa sarrerak bezala webgunearen bidez edo Sanagustinen eros daiteke. Banoa dutenek, emanaldiaren aurretik sarrera eskuratu beharko dute.

Sareetarako saltoaz gain, euskarazko Wikipediako orria ere osatu da Wiki elkartearekin batera, dokumentazio lan handia egin ostean. Egitarauaren baitan, bestalde, antzerki emanaldiez gain, beste hainbat ekimen ere prestatu dituzte. Alde batetik, bi horma-irudi egingo dira. Lehenengoa, dagoeneko ikusgai dago Soreasurako tunelean. Bigarrena, Soreasu auzoan egingo dutela aurreratu dute. 40 urteen memoria ariketa irudiz laguntzeko Azpeitiko Argazki Elkarteak beraien artxiboko irudiekin topaketen baitako argazki erakusketa jarriko dute Sanagustinen hiru astez.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hasiera «indartsu eta herrikoia» izango dute Euskal Antzerki Topaketek

Hasiera «indartsu eta herrikoia» izango dute Euskal Antzerki Topaketek