Borrar
Zortzi finalistak, Illunben izan den agerraldian. Lobo Altuna
2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Finaleko lehen ariketan izango den aldaketak zalantzak sortu ditu bertsolarien artean

Nahi duten doinu eta neurrian launa bertso kantatu beharko dituzte lehen aldiz

Jon Agirre

Donostia

Martes, 10 de diciembre 2024, 19:24

Azken lehietan ohikoa izan den bezala, larunbat honetako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa finalak bi atal bereizi izango ditu, baina baita zenbait aldaketa ere. Hasiera-hasieran gainera, lehen bertsoan binaka, gaia emanda, nahi duten doinu eta neurrian launa bertso kantatu beharko dituztelako finalistek. Antolakuntzaren erabakia ez da denen gustukoa izan, agerraldian nabaritu den bezala, besteak beste finalerako lur hartzea zailduko duela iritzi baitute finalistek.

Lehen ariketak «motorra berotzeko» balio ohi duela defendatu zuten, besteak beste jardungo txapeldunak Beñat Gaztelumendik. Bere esperientzia adibide jarrita, bertsolaria hasieran «gaindituta» egon daitekeela azaldu zuen eta aldaketa honekin helduleku falta izan dezakeela. «Aldea egon daiteke segun eta zenbagarren bikoetan tokatzen zaizun, zure jarrera beste bat izan daiteke», gehitu zuen.

Arriskuez gain, argien Nerea Elustondo mintzatu zen. «Ez nuke inoren lana kuestionatu nahi, baina ez zait ideia ona iruditzen». Aldekoago azaldu zen Oihana Iguaran, lau bertso izatearen aukera eskertuta. Lehen lehia izanda, Aner Peritz 'Euzkitze' eta Andoni Rekondok argi utzi zuten ez zutela «erokeriarik egingo».

Denak bat azaldu ziren euren artean hitz egin beharko dutela aurrelanketa modura. «Behar da lur egonkor bat guztiok eroso egongo garena», esan zuen Alaia Martinek.

Bertsolarien jarduna epaitzen sei epaile hauek ariko dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Oihana Aranguren Etxaniz. Idazkaria Aratz Irazustabarrena Garmendia izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Finaleko lehen ariketan izango den aldaketak zalantzak sortu ditu bertsolarien artean

Finaleko lehen ariketan izango den aldaketak zalantzak sortu ditu bertsolarien artean