Borrar
Aurreko edizio batean Saguganbaran egindako haurrentzako tailer bat. FERNANDO GÓMEZ

Haurrentzako egitarau zabala dakar Durangoko Azokak

Familientzako tailerrak, ipuin kontalariak, liburuen aurkezpenak, jolasak… Hona hemen asteburuan Saguganbaran aurkituko duzuna

NAHIKARI CAYADO

Larunbata, 4 abendua 2021, 12:56

Comenta

Durangoko Azokak larunbat honetan irekiko ditu ateak, eta Landako Gunearekin batera, Azoka osatzen duten gune guztiak ere martxan jarri dira dagoeneko. Baita Saguganbara ere. Haurrei zuzendutako espazioak egitarau zabalarekin datorkigu beste behin: familientzako tailerrak, ipuin kontalariak, liburuen aurkezpenak, jolas tailerrak, ilustratzaileak, umeei egokitutako zeinu hizkuntza tailerrak, musika ikuskizunak, sormen tailerrak... Asteburu honetako egitaraua zen den jakin nahi?

Saguganbara betiko gunean egongo da, Elkartegian, Landako parean, baina saio batzuk Landakoko Areto Nagusian ere antolatuko dira. Azken espazio horretan, esaterako, bi liburuen aurkezpenak izango dira larunbat honetan. Alde batetik Unai Gonzalezek 'Forma geometrikoen liburua' aurkeztuko du 12.00etatik aurrera. Egileak liburua irakurriko digu eta, ondoren, forma geometrikoekin jolastuko da, inguratzen gaituen guztien irudiak aurkituko dituzten haurrak harritzeko.

Ondoren, 13.00etan, Euskadi Literatura Saria den Leire Bilbaok 'Barruko ahotsak' poesia liburua aurkeztuko du, Maite Mutuberriak ilustratua. Bertan, bere poemak irakurriko ditu, Mutuberriak ilustrazioekin lagunduko du eta libururako konposatutako musika entzuteko aukera izango dute ere bertaratzen direnek.

Elkartegian bestalde, 'Kuku! Emozioen bilduma' lanaren aurkezpenarekin hasiko da larunbat honetako egitaraua goizeko 11.00etan. Arratsaldeko 16.00etan, Ane Labaka eta Mariñe Arbeoren txanda izango da, 'Totototo' liburua aurkeztuko dutenak. Mihi puntan hitzak trabatzen zaizkien haurrak jolastera gonbidatu nahi dituzte oraingo honetan egileek.

Ondoren, bi ipuin kontaketa izango dira. Lehenengoa, 17.00etan, 'Xomorro lapurra' liburuaren kontaketa izango da Irati Garmendia eta Ane Arzelusen eskutik. Bigarrena aldiz, ordu bete beranduago (18.00etan) 'Laino txiki egin negar poliki' liburuarena, Monika Arratibel eta Xabi Etxanizekin. Eguneko egitaraua Kris Etxabe eta Maite Marquezen 'Ilezuri' liburuaren aurkezpenarekin amaituko da 19.00etan.

Arrietaren aurkezpen dinamizatua

Programa benetan zabala izango dute Durangoko Azokara hurbiltzen diren familiek igande honetan ere. Egun horretan, Saguganbarak Elkartegian garatuko ditu ekintza guztiak. 'Xapoketan' tailerrarekin hasiko du eguna 10.30etan, Iñaki Saenz eta Eñaut Aiartzaguenarekin. Partaideak puzzleak osatzen ariko dira bertan, tokiko animaliak ezagutzea helburu duen jolasean.

Ondoren, bost liburuen aurkezpenak izango dira, 12.00etatik aurrera. Maialen Alfaro eta Mayana Itoiz egileek 'Itsaso zabalera' lana dakarte Durangora, norberaren barne entzumena lantzen irakasten duena. 13.00etan, Euskadi Saria den Yolanda Arrietak eta Eider Eibarrek 'Letren jolaslekuan' liburuaren aurkezpen dinamikoa egingo dute, hitz-jokoekin, ikus-entzuleen partaidetzarekin eta zuzeneko irudiekin. Arrietak beste aurkezpen bat egingo du ere 15.00etan. Oraingoan 'Groau' liburu berreditaruarena, irakurketa dramatizatu batekin.

Arratsaldeko egitarauarekin jarraituz, 16.00etatik aurrera, Enara Garmendiak eta Leire Urbeltzek 'Hiru gara, baina niri bost' liburuaz hitz egingo dute. Ordu bete geroago, 2021eko Euskarazko album ilustratuaren Etxepare saria eraman duen Amaia Egidazuk 'Dorotea'ren historia kontatuko die bertaratzen direnei.

Jarraian, Eider Eibar ilustratzaileak ' kokoak.eus' webgunearen berrikuntzak erakutsiko ditu 18.00etatik aurrera, eta 19.00etan, 'Ez dakit marrazten' album ilustratuaren aurkezpena egingo du berak ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haurrentzako egitarau zabala dakar Durangoko Azokak

Haurrentzako egitarau zabala dakar Durangoko Azokak