Las diez noticias clave de la jornada
Zikloak zazpi film eskainiko ditu jatorrizko bertsioan uztailean Donostiako Tabakaleran. Jazzinema

Jazzinema zikloak zazpi film eskainiko ditu uztailean Donostiako Tabakaleran

Film guztiak jatorrizko bertsioan eskainiko dira eta sarrerak 3,5€ balioko dute

dv

Donostia

Martes, 29 de junio 2021, 17:56

Jazzinema zikloaren bosgarren edizioak zazpi film luze eskainiko ditu Donostiako Tabakaleran eta Bilboko Arte Ederren Museoan uztailean. Hala, Euskadiko Filmategiak Donostiako eta Getxoko jazzaldien lankidetzarekin antolatutako zikloaren baitan, zinemaren eta jazzaren arteko harreman emankorrean arakatzen duten filmak erakutsiko dira, zinema italiarrarikeinu eginda aurrenekoz.

Publicidad

Izan ere, antolatzaileek jakinarazi dutenez, zinema italiarra ikusi ahal izango da lehen aldiz Jazzineman: batetik, 'Rufufú' (I soliti ignoti, Mario Monicelli, 1958) izango da ikusgai, italiar komediaren adibiderik bikainetakoa; eta bestetik, 'La notte' (Michelangelo Antonioni, 1961), Giorgio Gasilini Italiako jazzaren izen handienetako baten soinu banda duena.

Zikloan proiektatuko diren beste filmak dira 'Sweet Smell of Success' (Alexander Mackendrick, 1957), 'All Night Long' (Basil Dearden, 1962), 'Paris Blues' (Martin Ritt, 1961), 'Le Cercle rouge' Jean-Pierre Melville, 1970) eta 'Round Midnight' (Bertrand Tavernier, 1986). Gainera, emanaldien aurkezleen artean izango dira Miguel Martín Donostiako Jazzaldiko zuzendaria, Felipe Cabrerizo idazle eta historialari zinematografikoa, Molly Izaga eta Begoña del Teso.

Jazzinema zikloaren egitaraua

  • Un día volveré Uztailak 2

  • Rufufú Uztailak 8

  • Círculo rojo Uztailak 9

  • La noche Uztailak 21

  • Alrededor de la medianoche Uztailak 22

  • Gau osoan zehar Uztailak 23

  • Arrakastaren usain gozoa Uztailak 28

Film guztiak jatorrizko bertsioan emango dira, gaztelaniazko edo euskarazko azpitituluekin. Emanaldi bakoitzerako sarrerak 3,50 euro balioko du. Donostian, Tabakalerako Informazio Puntuan, zineko leihatilan (emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago) eta Interneten (sarrerak.tabakalera.eus) egongo dira salgai, eta %10eko deskontua izango dute Tabakalera edota Donostia Kultura txartelak dituzten ikusleek (12 urtetik beherakoentzat euro bat kostako da sarrera).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad