Borrar
Iazko sai nagusia irabazi zuen 'Faleminderit' filmeko irudia.

Amaitzear da Ikuska film laburren erakustaldira lanak bidaltzeko epea

Pasaiako Badiako Film Laburren Nazioarteko 24. erakustaldia azaroaren 12tik 19ra egingo da

Igandea, 28 abuztua 2022, 13:01

Comenta

Amaitzen ari zaie beren lanak helarazko epea Pasaiako Badiako Film Laburren Nazioarteko 24. Erakustaldian lehiatu nahi duten sortzaileei. Antolatzaileek gogoratu dutenez, azken eguna datorren asteazkena da, abuztuaren 31. Gogoratu dute, halaber, «edozein gai eta generotako 20 minutura arteko film laburrak» aurkez daitezkeela, «mutu zein soinudunak; betiere, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera sortutakoak».

Pasaiako Udalak eta Trintxer Kulturalak antolatuta, IKUSKA Pasaiako Badiako Film Laburren Nazioarteko 24. Erakustaldia azaroaren 12tik 19ra bitartean egingo da, eta bi eratara bidal daitezke lanak. Batetik, jaialdiaren webgunean aurki daitekeen izen-emate fitxa betez; horrez gain, esteka bat erantsiko da film laburra bistaratzeko eta/edo Vimeo, Wetransfer, Drive, Dropbox eta abarretik deskargatu ahal izateko. Bestalde, Click For Festival eta Festhome bidalketa-plataformak erabili daitezke.

Esan bezala, zabala da deialdia gai eta generoei dagokienez. Hizkuntzen inguruan ere bai: euskaraz edota gaztelaniaz errodatuta egon behar dira eta, hala ez balitz, ezinbestean, bi hizkuntzotako azpitituluak gehitzeko eskatu dute antolatzailek. Behin betiko aukeraketa garian, film laburra euskarazkoa edo gaztelaniazkoa ez balitz, aukeratuak izateko azpititulurik gabeko kopia bat aurkeztu beharko da, baita elkarrizketen zerrenda bat ere, gaztelaniaz edo ingelesez azpitituluak ezartzeko. Horrez gain, aurkeztutako lanen zuzendariak 18 urtetik gorakoak izan behar dute.

Hautaketa-batzordeak erabakiko du aurkeztutako lanen artean zeintzuk parte hartuko duten sail ofizial lehiakorrean, eta zeintzuk erakusketa atalean. Sariak propio izendatutako epaimahaiak erabakiko ditu, eta azaroaren 19an egingo duten Amaiera Bilkuran banatuko dituzte.

Guztira, zortzi izango dira: IKUSKA 2022ko film labur onena: 1.200 euro; zuzendari onena: 600 euro; gizonezko Antzezle onena: 500 euro; emakumezko Antzezle onena: 500 euro; epaimahaiaren Sari Berezia: 500 euro: ikusleen Saria: 500 euro; gazteen Saria: 500 euro eta MINTZAGUN Saria, 600 eurokoa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Amaitzear da Ikuska film laburren erakustaldira lanak bidaltzeko epea

Amaitzear da Ikuska film laburren erakustaldira lanak bidaltzeko epea