Borrar
Teresa del Valle, joan den martxoan egindako argazkian. MICHELENA

Bihar jasoko du Teresa del Vallek Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria

Ekitaldia astearte honetan izango da, uztailaren 17an, arratsaldez

Astelehena, 16 uztaila 2018

Comenta

1995ean sortu zuten Eusko Ikaskuntzak eta Laboral Kutxak bi erakundeen izena daraman Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria, alor horietan «zentzu zabalenean, curriculum nabarmeneko jardunean ari diren pertsonak saritzeko. Saritutako pertsonaren lanaren osotasunak Euskal Herriaren kulturaren garapenean lagundu behar izan du».

2006ra arte, gizonezkoen esku geratu ziren edizio guztietako sariak, harik eta Maïté Lafourcade Zuzenbidearen Historian espezialitazutako irakaslea izan zen saria irabazi duen aurreneko emakumea. Saria gizartearekin batera joan da aldatzen, eta orduz geroztik izan da emakumerik sarietan, nahiz eta gizonezkoek jarraitzen duten nagusi izaten. Saria irabazi dute, esaterako, Maria Bayok (2011), Mari Carmen Gallasteguik (2013an, Francisco Etxeberriarekin batera) eta Mariasun Landak (2014an, Jean-Baptiste Orpustanekin batera).

2018ko saria esleitu dioten Teresa del Valle (Donostia, 1937) da hortaz izen eta ospe handiko saria irabazten duen laugarren emakumea, eta kasu honetan esan daiteke Antropologia Sozialaren alorreko erreferentzia den irakasle eta ikertzaileak jarri duela beretik, feminista gisa, gauzal akdatzeko.

Teresa del Vallek astearte honetan jasoko du saria, Donostiako Udaletxean 18:00etatik aurrera egingo den ekitaldi batean. Eusko Ikaskuntzako Lehendakari Iñaki Dorronsorok eta Laboral Kutxako Lehendakari Txomin Garciak emango diote saria.

Bi erakunde horien ordezkariekin batera, ekitaldiko buru izango dira Iñigo Urkullu EAEko Lehendakaria eta Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Administrazioekiko Harremanetako kontseilaria.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bihar jasoko du Teresa del Vallek Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria

Bihar jasoko du Teresa del Vallek Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria