Las diez noticias clave de la jornada

Amagoia Gurrutxaga Lanarteko koordinatzailea, larunbatean 'Hitzetik Hortzera' saioan

Euskal sortzaileen eta interpreteen lan baldintzei buruz jardungo da, besteak beste

Iker Mendia

Sábado, 27 de enero 2024, 16:53

Euskal sortzaileen eta interpreteen lan baldintzei buruz jardungo da larunbat honetako Hitzetik Hortzera saioa. Ohi bezala Mirari Martiarenak gidatua, ETB1en izango da Amagoia Gurrutxaga Lanarteko koordinatzailea. Horretaz gain, Hendaiako eta Tolosako bertsoaldiez gozatzeko aukera ere izango da.

Publicidad

«Jendearen uste handienetako bat da, euskal sortzaileak oparotasunean bizi direla. 2020ko pandemiak agerian utzi zuen euren zaurgarritasuna. Sektorearen egoerari begiratzeaz gain, dituzten zama administratiboei buruz ere arituko da Amagoia Gurrutxaga; baita modu duin batean bizitzeko dituzten zailtasunei buruz ere», aurreratu du saioak.

Euskal sortzaileak Espainiako eta Frantziako administrazioetan banatuta izanda ardura administratibo desberdinak dituzte, besteak beste ogasun eskakizunak. Hauek ere mintzagai izango dituzte, Espainian sortzen ari diren artisten estatutuarekin batera.

Euskararen Langile Profesionalen Elkartea sortzeko lehen pausoak ematen 2019an hasi ziren eta, egun, Gurrutxaga da koordinatzailea. Euskaldunon Egunkarian zein Berrian kazetari bezala bide luze eta oparoa egindakoa, bertso kronikak egitea ere egokitu izan zaio. Beste askoren artean langintzaren zirrikituei buruz itaunduko du Martiartuk.

Hendaiako eta Tolosako jaialdiak

Hendaian Harrera eta Balea elkarteek elkarlanean antolatu zuten jaialdiko bertsoaldiak entzuteko aukera izango da aste honetako programan. Maddalen Arzallusek egin zituen gai-emaile lanak eta bertsotan aritu ziren Alaia Martin, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga.

Publicidad

Tolosan, berriz, Leidor zineman Ataria bertso jaialdia egin zen. Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Jone Uria, Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaran bertsolariek kantatu zieten Amaia Agirrek emandako gaiei.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad