'30 emakume ahaztezin' erakusketa Tabakaleran
Elena Ciordia artistak akuarelak egin ditu Emakundek antolatutako errekonozimendurako eta abuztuak 29a arte bisitariek ekarpenak egiteko aukera izango dute
J. Agirre
Donostia
Jueves, 1 de julio 2021, 17:59
Elena Ciordia artistak egindako akuarelak eta hauei buruzko informazioa biltzen du Emakundek antolatutako '30 emakume ahaztezin' erakusketak. Euskal historiako 30 emakume aipagarriri buruzko erakustaldia datorren abuztuaren 29a arte egongo da ikusgai Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan.
Publicidad
Emakundek argitaratutako «30 emakume zahartezin-30 mujeres inolvidables» liburuan jasota daude erakusketako emakumeak, besteak beste, Bizenta Mogel, Menchu Gal, Ernestina de Champourcin, Ángela Figuera, Lourdes Iriondo, María de Maeztu, Julene Azpeitia, Carmen Adarraga, Katalina Eleizegi, Maurizia Aldaiturriaga, Josepa Zubeldia edo Mari Jose Urruzola.
Literaturan, bertsolaritzan, pinturan, argazkigintzan, kirolean, musikan, fisikan edota politika bezalako diziplinetan nabarmendu diren euskal emakumeen ekarpena azpimarratzea da erakusketaren helburua. Horretarako euren bizitzari buruzko informazio osagarria kontsulta dezake sakelakoarekin QR kodea irakurrita.
«Luzaroan izan duten errekonozimendu faltak ikusezin bihurtu ditu kasu askotan emakumeak, mundua ezagutzen dugun bezala eraikitzen ekarpen handia egin duten arren. Erakusketa honek guztiak omendu nahi ditu, hainbat diziplinatan nabarmendu zirenak, eta, aldi berean, hain aitortuak ez diren beste lan batzuetan bizitzari eustea ahalbidetu dutenak ere», azaldu du Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak.
Merezitako errekonozimenduaren lehen pausua
Historiako beste emakume asko izendatuak eta omenduak izatea merezi dutela jakinik, Emakundek edozein eremutan nabarmendu diren azpimarratzeko ekarpenak egiteko aukera eskainiko die bisitariei. Ekarpen horiek panel birtual baten bidez edo #mujeresinolvidables #emakumeahazezinak traola erabiliz egin ahal izango da sare sozialetan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión