Zumaia
Zumaiak datorren urtera arte agur esan die sanpedroeiAstelehena, 30 ekaina 2025, 20:26
Zumaiak bere zaindariaren omenezko jaiak ospatu ditu hiru egunetan zehar, eta herritarrek eta bisitariek hainbat musika-ikuskizunez, kirol-erakustaldiez eta guztion gusturako hainbat jardueraz gozatzeko aukera izan dute. Igandean, San Pedro egunean eta jaietako azken egunean, besteak beste, santuaren prozesioa eta ondorengo meza parrokian, ZUMB bandaren kontzertua, Kodaoreko judo ikasleen erakustaldia, Buztintxuriko erraldoien kalejira edo su artifizialen ikuskizuna izan ziren.