Las diez noticias clave de la jornada

Zumaia

Udalak aldibaterako arkitekto tekniko bat kontratatuko du, Lanbideren bitartez

Irailaren 12a baino lehen eman beharko da izena

S. U.

zumaia.

Sábado, 6 de septiembre 2025, 20:49

Zumaiako Udalak Lanbideren bidez arkitekto tekniko bat kontratatuko du, aldibaterako. Hautatutako pertsonak, lehenik, baja egoeran dagoen arkitekto tekniko bat ordezkatuko du, eta ondoren sei hilabetez jardungo du udal zerbitzuetan errefortzu gisa. Horrez gain, hautaketa prozesu honetatik lan-poltsa osagarri bat sortuko da, udal zerbitzuetan oporrak edo bestelako beharrak estaltzeko. Lanpostua A2 mailakoa da, eta arkitekto tekniko titulua eta 3. hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa du, eta urteko ordainsari gordina 49.331,81 eurokoa izango da (antzinatasuna aparte).

Publicidad

Hautaketa prozesuan parte hartu nahi irailaren 12ra bitartean eman beharko dute izena (barne). Bi pauso egin beharko dituzte epealdi honetan: Lanbiden izena ematea, eta merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak Zumaiako Udaleko erregistroan aurkeztu, aurrez aurre edo egoitza elektronikoaren bidez

Lanbidek bidalitako curriculumean agertzen diren merezimenduen datuak eta Zumaiako Udalean aurkeztutako merezimendu horien egiaztagiriak bakarrik hartuko dira kontuan.

Oinarriak eta informazio guztia: https://zumaia.eus/eu/iragarki-taula/lan-eskaintza-publikoa/lanbideren-bitartez-zumaiako-udaleko-arkitekto-tekniko-bat-kontratatzeko-deialdia.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad