Las diez noticias clave de la jornada
Haurrak jolasean iazko San Bartolome jaietako haurraren egunean. SARA UTRERA

Zumaia

San Bartolome jaietan murgilduko dira ostiraletik Oikian

Autobus zerbitzu berezia izango da igande goizaldean Zumaiara itzultzeko

Martes, 19 de agosto 2025, 21:01

Ostiralean hasi eta hilaren 28ra bitartean San Bartolome jaiak ospatuko dituzte Oikian. Ostiral arratsaldeko 17:30ean botako dute jaiei hasiera emango dien txupinazoa. Jarraian, XXXIII. Asto probak jokatuko dira; Peiok, Arabillak eta Ibaik hartuko dute parte. 21:30ean herri afaria egingo dute eta jarraian, Laka eta Lutxordiorekin erromeria.

Publicidad

Larunbatean, hilak 23an, III. artisau azoka egingo da goizean. Eguerdian, bertso-poteoa izango da Jon Maia eta Jexux Mari Irazurekin. Arratsaldean sagardo dastaketa izango da, eta Slapaie elektrotxarangak alaituko du giroa. Gauean Obanekue taldearen erromeriarekin eta DJ Indaterekin musikaz gozatzeko aukera izango da.

Igandean, hilak 24an, San Bartolome eguna ospatuko da. Ohi bezala, meza eta herriko edadetuei omenaldia izango dira. I. Egiguren-A.Apezetxea eta Orbegozo-Albeniz bikoteen arteko pilota partidaz gozatzeko aukera ere izango da frontoian eta jubilatuen bazkaria Muniosoron. Arratsaldean herri kirol jaialdia egingo da: Aizkolariak, Jexux Mujika-Ugaitz Mugerza eta Eloy Kortxero-Hodei Ezpeleta. Eta idi probak: Etxabe eta Areta. Gauean erromeria izango da Ostolaza eta Larrañaga trikitilarien eskutik.

Astelehenean, hilak 25ean, Umeen eguna ospatuko da. Puzgarriak, umeen jolasak, XVII. Karrikotxe jaitsiera, ur jolasak, herri kirolak, eskulanak, photocalla eta txokolada izango dira auzoko txikienen gozamenerako. Gauean ere izango da zerekin dibertitu, IV. Zokormazo afariarekin eta Gauargi taldearen dantzaldiarekin.

Aurtengo sanbartolomeak hilaren 28an amaituko da San Agustin egunarekin. Egunean zehar, giroa alaitzeko, Enaitz Alberdi eta Erkizi trikitilariak eta Inpernupeko joaldunak izango dira, ondoren meza eta herritarren arteko herri kirolak eta paella jana, eta bazkalondoren, bingoa. Arratsaldean, euskal mitología eta inauterien mundo magikoan murgiltzeko aukera izango da. Gauean, Izer eta Alabier trikitilariekin dantzaldia, akelarrea eta txin-txin herrikoia.

Publicidad

Autobus zerbitzua

Asteburuan autobusen ohiko zerbitzua mantenduko da auzora joateko, baina beharraren arabera bus handiagoak jarriko dira eta 23-24 gauean Oikitik Zumaiara itzultzeko busa goizaldeko 04:00etan izango da Guascorren.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad