Zumaia
Sainz, laugarren Gipuzkoako ItzulianS.U.
zumaia.
Viernes, 27 de junio 2025, 21:32
Beñat Sainzek lan bikaina egin du Gipuzkoako Itzulian. Sailkapen nagusian, laugarren kokatu da, eta podiumetik 32 segundora. Idiazabalen 2,1 km-ko sarrerakoarekin hasi zen Itzulia. Sainz 7. izan zen, Aratz Unanuek 90. izan zen; Lukas Blanco 91. postuan sailkatu zen; Jon Berasategi 107. eta Olatz Etxabe 117. 170 txirrindularik hasi zuten Itzulia.
«Lehen etapa Mendaron jokatu zen, Viveros San Antón -Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak talde osoak lan aparta egin zuen, baita Unanueri bi bizikleta aldaketak egin eta pelotoian sartzen lagundu ere! Kalbarion hasi zen lasterketa erabakitzen eta hor onenekin izan ziren Aratz Unanue eta Beñat Sainz», azaldu du Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kide Arritxu Iribarrek. «Andoainen oso lasterketa tekniko eta zailean Beñat Sainzek ausart jokatu zuen, estu hartu ere bai Urkaregi irabazleari. Unanuek ez zuen zorterik izan 8 kilometro faltan zulatu batek Itzulian aukerarik gabe utzi zuen. Ederki eman zion buelta eta azken etapa menditsu eta gogorrean Aratz Unanue protagonista nagusia izan zen, ia etapa osoa ihes eginda osatu zuen».
Sailkapen nagusian laugarren bukatu du Beñat Sainzek, Itzuli bikain bat osatuaz, Aratz Unanue 19. izan da «zorteak bizkarra eman dion Itzuli batean», eta Jon Berasategi, lehen urtekoa izanik, 41. sailkatu da. Taldeari dagokienez, Viveros San Anton -Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak bosgarren sailkatu da.
Kadeteak Zaldibarren izan ziren non Borja Osa onenekin helmugaratu zen 14. sailkatuz; Unai Egaña 29., Xuban Arakistain 41. eta Amets Alberdi 55. Asteburu honetan Txumaren oroimenezko Itzulian izango dira. Beñat Sainz, Maite Urteaga eta Aitor Agirre zumaiarrak Espainiako Txapelketetan izango dira asteburuan.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.