Las diez noticias clave de la jornada
Kantujira izan zen Euskal Jai egunean, Larraina euskara taldeak eta Korokoiak taldeak antolatuta. SARA UTRERA

Zumaia

Musika, giro ona eta beroa nagusi izan dira Zumaiako Euskal Jai Egunean

Zumaiarrek eta bisitariek baserriko produktuen azokaz eta balkoitik balkoirako bertso saioaz gozatzeko aukera izan zuten atzo, besteak beste

Viernes, 8 de agosto 2025, 20:48

Musika, jai giroa eta, batez ere, beroa izan ziren nagusi atzo Zumaiako Euskal Jai Egunean. Albokari eta trikiti eta pandero joleen musikaz lagunduta, eta giro ederrean, zumaiarrek zein bisitariek guztion gusturako ekitaldiz beteriko egunaz gozatzeko aukera izan zuten.

Publicidad

Goizean goizetik artisauen eta baserriko produktuen azoka izan zen Alde Zaharrean, eta eguerdian balkoitik balkoirako bertso saioa eskaini zuten Sebastian Lizaso eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariek, udaletxean. Ondoren, Kofradiako balkoian aritu ziren. Gainera, Larraina euskara taldeak eta Korokoiak taldeak antolatuta, Kantujira izan zen lehenbizikoz.

Bazkalostean jarraitu zuen festak. Joxe Mendizabalekin haurrentzat dantzaldia izan zen, eta Erkibe kultur elkartearen eskutik taloak, Olgetan Erromeriarekin dantzaldia, eta Incansables txarangaren kalejira. Gainera, ohi bezala, sagardo dastaketa egin zen Eusebio Gurrutxaga plazan. Aurtengo Euskal Jai Egunaren ekitaldiak Joselu Anaiak taldearen emanaldiarekin amaitu ziren.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad