Borrar
Ludotekako izen-ematea zabalik, urriak 2 arte. UDALA

Zumaia

Ludotekan izena emateko epea bihar amaituko da

Gaurtik hilaren 3ra arte zerbitzua aurrez aurre ezagutzeko ate ireki saioak egingo dituzte

Sara Utrera

ZUMAIA.

Asteartea, 30 iraila 2025, 20:30

Comenta

Ludotekan izena emateko epea bihar, urriak 2, amaituko da, eta gaurtik hilaren 3ra bitartean zerbitzua aurrez aurre ezagutzeko ate ireki saioak egingo dituzte.

Ludoteka 6-12 urte bitarteko haurrentzat zerbitzua da. Ez da eskola, baina jostailu eta jolasaren bidez haurraren nortasuna garatzea helburu duen zerbitzu hezitzailea da, eta umeek zuzeneko arreta jasotzen duten lekua.

Gaurtik aurrera egongo da zabalik Ludoteka, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:30era. Lehen hiru egunetan, urriaren 1etik 3ra, ate irekiak egingo dituzte. LudoKeta zerbitzua, berriz, hilaren 10ean hasiko da martxan. Haur bakoitzak astean bi egunetan joan ahal izango du Ludotekara. Guztiek aukera berdinak izan ditzaten, zozketa bidez zehaztuko dira egunak; lehentasunak izen-emate orrian adierazi ahal izango dira. Zumaian erroldatutako haurrek izango dute lehentasuna; gainerakoek urriaren 6tik aurrera eman ahal izango dute izena.

Ikasturtearen inguruko xehetasunak: https://zumaia.eus/eu/albisteak/info-ludoteka-eusk2025-2026.pdf.

Izen-ematea

Izen-emate epea urriaren 2ra bitartean egongo da zabalik. Izena emateko, urteko kuota ordaintzea eta beharrezko agiriak aurkeztea derrigorrezkoa izango da. Hiru aukera egongo dira horretarako: dokumentuak (pdf formatuan) ludoteka@zumaia.eus. helbide elektronikora bidali; paper guztiak sobre batean sartuta Ludotekako buzoian laga; edo aurrez aurre Ludotekan bertan. Izen-emate orria ondorengo estekan descarga daiteke: https: //zumaia.eus/eu/albisteak/ izen-emateko-orria-eusk-2025-2026.pdf.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ludotekan izena emateko epea bihar amaituko da

Ludotekan izena emateko epea bihar amaituko da