Borrar

Zumaia

Klarinete maratoiko laukote irabazlearearekin hasiko da gaur 41. Zumaiako Musika Jaialdia

Klezmer Quartet laukoteak izango du jaialdia irekitzeko ohorea, arratsaldeko 19:00etan, Mari kalean

Astelehena, 28 uztaila 2025, 20:55

Comenta

Gaur, asteartea, hasiko da 41. Zumaiako Musika Jaialdia. Datozen asteetan musikarekinlotutako hainbat ekitaldi izango da herrian, hala nola, kontzertuak, dantza saioak edo proiekzioak.

Egitasmoa zabaltzeko klarinete laukoteen lehiaketako irabazleek izango dute protagonismoa. 19:00etan hasiko da kon-tzertua, Mari kalean. Klezmer Quartet osatzen duten musikariak honakoak dira: Noa Petix, Uxua Mitxelena, Usoa Aramberri eta Kepa Erkizia.

Egitarau zabala prestatu dute lehen kontzertu honetarako. Hamar pieza eskainiko dituzte. Tobias Haslingerren 'Sonatone'-rik hasi eta Mark Goddarden 'Cantango'raino. Tartean, Edvard Griegen, Pablo Sorozabalen edo Celso Machadoren lanak izango dira entzungai, besteak beste.

Ostegunean 'Peru eta Otsoa'

Behin gaurko emanaldia pasata, lekuz aldatuko da jaialdia eta hasierako emanaldiak egiten ziren puntuan izango da hitzordua. Ostegunean, uztailaren 31n, Zumaiako Musika bandaren kontzertua izango da Foronda kultur etxeko lorategian, 'Peru eta otsoa' konztertua eskainiko dute. Eguraldiak laguntzen badu 13:00etan hasiko da emanaldia.

Udaletik aurreratu dutenez, emanaldia behar bezala eskaini ahal izateko, lekua kotxerik gabe egon behar da, beraz, ezingo da bertan aparkatu bihartik, hilak 30eko arratsaldeko 18:00etatik, hilak 31ko 15:00etara bitartean.

'Peru eta otsoa' Sergei Profofievek (1891-1953) 1936an oskestra eta narratzailearentzako konposatu zuen ipuin musikatua da. Neska mutikoei orkestra bateko musika-tresnen tinbrea erakusteko helburuarekin egin zioten enkargua autoreari. Moskun estreinatu zenean ez zuen arrakasta handirik izan baina, hala ere, belaunaldiz belaunaldi pasatu da eta gaur egunera arte hainbat moldaketa izan ditu. Walt Disneyek marrazki bizidunetara eraman zuen 1946 urtean eta 1978an David Bowie handiak narratzaile lanak egin zituen urte hartan ateratako disko batean. Prokófieven ideia, musika sinfonikoa haurrei modu dibertigarri batean hurbiltzea zen, horretarako, Errusiako ipuin tradizional batean oinarritu zen.

Zumaiako Musika Bandak Jose Mari Azkueren gidaritzapean eskainiko du lana eta Amaia Ruiz de Galarreta tolosarra izango da narratzaile lanetan.

Ostiralean, abuztuaren 1ean, San Pedro abesbatzaren txanda izango da. 20:00etan, parrokian eskainiko dute emanaldia. Ahots bakarlariek (Ainhoa Franco eta Iñigo Vilas), pianistak eta abesbatzak parte hartzeko dute Amaia Aldalur Goikoetxearen zuzendaritzapean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Klarinete maratoiko laukote irabazlearearekin hasiko da gaur 41. Zumaiako Musika Jaialdia