Las diez noticias clave de la jornada
Irati Osa podiumean Toledorekin batera. DV

Zumaia

Irati Osa, hirugarren Sellako nazioarteko jaitsieran

Berriro ere podiumean izan da zumaiarra azken bi edizioetan urrea lortu ostean

Martes, 12 de agosto 2025, 20:10

Irati Osa zumaiarra podiumera igo da berriro Sellako Nazioarteko Jaitsieran. Aurreko bi edizioetan urrea irabazi zuen, 2023an K1ean eta 2024an K2n Arantza Toledorekin batera. Aurten ere, lehiaketaren 87. edizioan, Toledorekin osatu zuen bikotea Espainiako selekzioa ordezkatuz; baina zorte txarra izan zuten, jendetzaren artean trabatuta geratu baitziren irteeran eta hor ihes egin zieten selekzioko beste kideek. Hala ere, atzetik aurrerako lasterketa egin ondoren, hirugarren postuan amaitu zuten proba.

Publicidad

Bestalde, hauek dira Itxas Gain elkarteko gainerako kideek Sellako Jaitsieran lortu zituzten emaitzak: Gizonezko senior kategorian K2an, Haritz Aizpurua eta Iñaki Fernandez 16. postuan sailkatu ziren; senior mistoko K2an, Josefa Molina eta Iñigo Lois 16. postuan sailkatu ziren; Gizonezko Senior kategoriako k1ean, Aimar Amundarain 22. izan zen; K2 misto beteranoan, Maite Etxabe eta Eñaut Aizpurua 13. izan ziren.

Asier Aizpurua, laugarren

Jubenil mailan, gizonezkoetan, Asier Aizpurua laugarren izan zen, eta emakumezkoetan, K2n, Ana Martinena eta Andea Jimenez laugarren postuan sailkatu ziren, eta Izar Iruretagoiena eta Maddi Uzkudun bederatzigarren.Kadete mailan, k1 emakumezkoetan, Amaia Aizpuruak 11. postuan amaitu zuen; eta K2 ontzi mistoetan, Danel Cuadrado eta Noa Bufornek 33. postuan bukatu zuten estropada eta Josu Urbistondo eta Maddi Olaizolak 40. postuan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad