Zumaia
Irakurketaren aldeko egitarau berezia prestatu du Zumaiako Udalak abendurakoProgramaren barruan, irakurraldiak, aurkezpenak eta haurrentzako kontaketa saioak eskainiko dira.
Zumaiako Udalak 'Irakurtzen duten zumaiarrak arris-kutsuak dira' leloari heldu dio aurten ere abenduko irakurzaletasun egitaraua aurkezteko. Lelo hau 'Women who read aredangerous' (ed. Stefan Bollmann) liburuaren izenburuan oinarrituta dago, eta kartelaren irudiak Vittorio Matteo Corcos margolariaren 'Sogni' (1896) lanari egiten dio erreferentzia. Irakurtzea historian zehar erradikal eta arrisku-tsutzat jo izan da, eta emakume zein bazterreko askorentzat autonomia eta pentsamendu kritikoa garatzeko tresna izan da. Horregatik, Udalak nabarmendu du irakurketaren sustapena funtsez-koa dela herritar aktibo eta pentsalarien komunitatea sendotzeko.
Azken urteetan bezalaxe, abenduarekin batera martxan jarri da irakurzaletasuna bultzatzeko ekimen sorta: Asteartean, hilak 9, Irakurri matte taldeko saio berri bat egingo da, 18:00etan izango da Alondegiko Moila gelan. 'Beste zerbait' liburua landuko dute Danele Sarriugarte idazlearekin.
Abenduak 10ean, 'Kuntzak eta kerak' lanaren irakurketa egingo da, Sara Uribe-Etxeberria Atxurra idazlearekin. Hitzorua 19:00etan izango da liburutegiko ganbaran. Abenduak 16an, Markos Zapiainen 'Txillardegi hizkun-tzalari' liburuaren aurkezpena egingo da, 18:30ean Liburutegiko ganbaran. Eta hilak 18an, 4 urtetik gorako haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa eskainiko da; 'Familia-albuma' izenburupean, 17:30ean izango da saioa haur liburutegian, Ana Apikaren eskutik.
Urte osoan zehar
Egitarau berezi hau, ordea, ez da egun puntual baten ingurura mugatzen: Udalak urte osoan zehar lan egiten du irakurzaletasuna indartzeko, liburutegian eskaintza zabal eta eguneratua eskainiz, eta herritarren parte-hartzea sustatzen duten ekimenak bultzatuz. Udalak gogorarazi du liburutegia herritar guztientzat irekita dagoen topagune bizia dela, eta irakurtzera, galdetzera edo jakin-mina asetzeko bertaratzea gonbidatu ditu zumaiarrak. «Irakurtzen duten herritarrak pentsatzen duten herritarrak dira; eta pentsatzen duen herriak badaki bere bidea egiten», adierazi du.
Halaber, Irakurri matte irakurle taldean parte hartzera ere gonbidatu dituzte zumaiarrak. Hilero liburu baten bueltan elkar-tzen dira Uxue Alberdik dinamizatuta.