Zumaia
Forondako ikastaroetan izena emateko epea amaitzear daKontrol mental ikastaroan hilak 22an zabalduko izena ematea
Sara Utrera
ZUMAIA.
Martes, 16 de septiembre 2025, 20:26
Forondako ikastaroetan izena emateko epea gaur amaituko da. 2025-2026 ikasturteko helduei zuzendutako ikastaro eta tailerrak honakoak dira: pintura (bi talde), oinarrizko zeramika (bi talde), zeramika aurreratua (bi talde), yoga (bi talde) eta egur taila. Jubilatu eta pentsiodunentzako espresuki zuzendutako yoga ikastaroa ere eskainiko da Torreberrin. Azkenik, haurrentzat eta nerabeentzat (LH3tik DBH4ra) prestatutako oinarrizko pintura ikastaroa izango da. Urriaren 1ean hasiko dira ikastaroak, eta maiatzaren 29an amaitu.
Publicidad
Izena emateko epea gaur amaituko da, eta parte hartu nahi dutenek bi aukera dituzte: Formulario bidez (https://usem.liberaforms.org/kultura-ikastaroak--izena-emateko-eskaera---eus) edo aurrez aurre Alondegiko lehen solairuan, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:00etara (943 86 10 56 edo alondegia@zumaia.eus).
Formularioa betetzean, beharrezkoa izango da bankuko titulartasun agiria eranstea. 'Oinarrizko pintura haurrentzat' ikastaroaren kasuan, familia ugariaren titulua ere aurkeztu beharko da, hala badagokio.
Ikastaroetan tokiak baino eskaera gehiago badaude, herritarrek izango dute lehentasuna; ondoren, zozketa egingo da. Matrikularen ordainketa Udalak bi zatitan kargatuko du: lehenengo zatia irailean (urria-urtarrila), eta bigarrena urtarrilean (otsaila-maiatza). Ordainketa onartzen ez bada, tokia galduko da, eta itxaron-zerrendan dauden herritarrei eskainiko zaie. Bestalde, behin ikastaroa hasita, ez da itzulketarik egingo, mediku-arrazoi justifikatuengatik ez bada.
Kontrol mental ikastaroa
Foronda kultur etxean egingo den Kontrol mental ikastaroan izena emateko epea datorren astelehenean, zabalduko da urriaren 3ra arte. Zortzi saioko ikastaroa izango da, eta ostegunetan, urriaren 9tik azaroaren 27a bitartean, eskainiko da (urriak 9, 16, 23, 30 eta azaroak 6, 13, 20, 27). Talde honetan apuntatzeko, izen-ematea doakoa da. Silva metodologian oinarritutako ikastaroa da, hau da, modu kontrolatuan erlaxatzen ikasiko da, lo egiten, esna egoten, memorizatzeko gakoak izaten, buruko-minak ekiditen eta bestelakoak. Irakasleak teknikak erraztuko ditu eta parte-hartzaile bakoitzak lan pertsonala egin beharko du. Erlaxazio saioak lurrean egingo direnez, arropa eroso eta babestua ekartzea gomendatzen da. Izena emateko Alondegia kultur etxera jo behar da, 09:30etik 14:00etara (943 86 10 56 - alondegia@zumaia.eus). Ikastaroan tokiak baino eskaera gehiago badaude, herritarrek izango dute lehentasuna; ondoren, zozketa egingo da.
Publicidad
Beste eskaintzak
Ikastaro horiez gain, bestelako eskaintza ere badagoela gogorarazi dute, honakoak zehazki: Pand´oro elkarteak eskulan tailerra eta jostundegia antolatzen ditu; KZgunean teknologia berriei buruzko zerbitzu eta ikastaroak eskaintzen dira; eta, Musika, Dantza eta Antzerki eskolak ere eskaintza zabala du. Ikastaro eta tailer horietan izen-emateko, jarri harremanetan dagokion elkarte edo zerbitzuarekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión