Borrar
Herri mailako esku pilota txapelketako finalistak eta antolatzaileak. S.U.

Zumaia

Esku pilota eta pala txapelketek badituzte irabazleak

Etxabe-Alkorta esku pilotan, eta Mitxelena-Mitxelena eta Etxabe-Etxaide bikoteak palan, izan dira txapeldunak

S.U.

zumaia.

Larunbata, 28 ekaina 2025, 21:23

Comenta

Esku pilota eta pala txapelketek badituzte irabazleak. Ostiralean jokatu zituzten herri mailako esku-pilota txapelketako azken partidak Odieta pilotalekuan, sanpedroetako programaren baitan. Finaleko norgehiagoka luzea eta oso berdindua izan zen 17nako berdinketara iritsi arte. Azkenean, Peio Etxabek eta Jon Alkortak osatutako bikoteak jantzi zuen aurtengo txapela, Unai Etxaberi eta Unai Beristaini 22-17 irabazita.

Aurretik, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatu zen, non Markel Zearretak eta Eritz Olaizolak osatutako bikoteak 11-22 irabazi zion Jokin Beistainek eta Iñigo Tumasek osatutakoari.

Emakumezkoen finala

Zumaiako Emakumeon* Etxeak antolatutako VII. Emakumeen binakako pala txapelketako finala, berriz, bi egunetan eta bi kategoriatan jokatu zen, Odieta pilotalekuan. Maila aurreratuko finala ostegunean izan zen, Eneritz Mitxelenak eta Naiara Mitxelenak osatutako bikoteak Mariana Baud eta Leire Mendizabal gainditu zituen 5-22ko emaitzarekin.

Larunbatean, aldiz, hasiberrien finalean, Oihane Etxaide eta Maddi Etxabe oikiarrek nagusitu ziren Amaia Furones eta Maitane Furonesen aurka, 11-22ko emaitzarekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Esku pilota eta pala txapelketek badituzte irabazleak

Esku pilota eta pala txapelketek badituzte irabazleak