Las diez noticias clave de la jornada
Lukas Blanko eta Oñatz Etxabe Plouay-ko Sari Nagusian izan dira. DV

Zumaia

Errepideko denboraldia azken txanpan dago jada

Lau lasterketa geltditzen zaizkie jubenilei denboraldiari amaiera aemateko

El Diario Vasco

Zumaia.

Viernes, 5 de septiembre 2025, 20:28

Errepideko denboraldia azken txanpan sartu da, lau lasterketa gelditzen zaizkie jubenilei denboraldiari amaiera emateko: Oñati, Lierni, Zarautz eta Beasain.

Publicidad

Lukas Blanko eta Oñatz Etxabe, taldearentzat eta taldekideentzat egindako lanaren sari bezala, Nazioarteko Plouay-ko Sari Nagusian izan dira Iparraldeko Team-ekin talde misto bat osatuta. «Lasterketa oso gogorra da, 140 kilometro eta ibilbide gorabeheratsua, baina horrezaz gain txirrindularien maila hain da ona, lasterketa hasieratik bukaeraraino oso gogorra egiten dutela», azaldu du Zumaiako Txirrindulari elkarteko kide Arritxu Iribarrek. Oñatz Etxabek 50 kilometro inguru osatu zituen, eta Lukas Blancok 80. «Bizipenak izugarriak eta ikasi dutena aberasgarria euren kirol garapenerako, baita garapen pertsonalerako ere. Zumaiako Txirrindulari Elkarteak Euskadi Fundazioari eskerrak ematea besterik ez du eskainitako laguntzagatik eta emandako aukeragatik», adierazi du.

Taldeak berriz Ibarrako lasterketan parte hartu zuen; jubenilekin batera datorren urtean juniorrak izango diren bi kadete, Amets Alberdi eta Unai Egaña. «Amets Alberdik ezin izan zuen lasterketa bukatu, baina erdia baino gehiago osatu zuen pelotoian. Unai Egañak lasterketa bukatzea lortu zuen, aurpegia eman ere bai lasterketa buruan baina jubenilen abiadurak eta ibilbidearen amaierako gogortasunak bere tokian jarri zuen txirrindulari zumaiarra». 92 kilometroko lasterketa izan zen, bukaeran Altzo gogorrenetik, eta Ibarrako Etxezarreta malda tentea eta amaierako Uzturpe ikastolako igoera; eta, hala ere, orduko 45 kilometroko abiaduran osatu zuten lasterketa. Aratz Unanue zortzigarren postuan sailkatu zen, irabazlearengandik minutura ailegatu zen 17ko taldean, bigarren posturako lehiatu zuten. Bost minutu t´erdira iritsi ziren helmugara Unai Alberdi eta Peru Calvo, 83. eta 87. postuetan. Jon Berasategi matxura batek aukerarik gabe utzi zuen. Maite Urteaga Eulen Jirabirako txirrindulari zumaiarrak 54. tokian bukatu zuen, hiru minutu t´erdira. Lasterketa bukatu zuen neska bakarra izan zen. Laboral Kutxarekin debuta prestatzen ari da, datorren astean izango baitu aukera hori.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad