Borrar

Zumaia

30 bat haur saharar etorriko dira Euskal Herrira Darahliren bitartez

S.U.

zumaia.

Viernes, 27 de junio 2025, 21:32

Aurten ere 10-11 urteko 30 bat haur sahararrek Euskal Herrian izango dira uda igarotzen Darahli elkartearen bitartez. Izan ere, abian da Oporrak Bakean programa, eta haur sahararrek uda basamortutik eta errefuxiatuen kanpalekuetatik kanpo igarotzeaz gain, euskal familiek saharar herriari laguntzeko eta beste kultura bat ezagutzeko aukera izango dute datozen asteetan.

Hamar haurrek udako bi hilabete pasako dituzte Urola Kostako hamar harrera-familiatan; gainerakoek Larrabetzuko Bakeleku udalekuetan egingo dute Darahliko boluntarioen lanari esker. Guztira, 60 bat bolondres joango dira Larrabetzun txandatzen, gehienak zumaiarrak, baina Azkoitiko eta Azpeitiko batzuk ere izango dira bertan.

Udalekuan izango diren haurrak Zumaian izango dira uztailaren 21ean eta 22an. 21ean Zumaian igaroko dute eguna eta gaua. Goizean udaletxean egingo diete harrera eta ondoren herrian pasako dute eguna; uretako jolasak eta hainbat ekintza egingo dituzte Santiago hondartzan. Zumaiako familiek euren etxeetan hartuko dituzte haurrak herrian egongo diren bi egunetan. Azkenik, uztailaren 22an Zestoan pasatuko dute eguna, eta bertan bazkaldu eta jolastuko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 30 bat haur saharar etorriko dira Euskal Herrira Darahliren bitartez