Borrar
Antolatzaileak, laguntzaileak eta boluntarioak probaren aurkezpenean. E.A.

Zestoa

69 zestoarrek hartuko dute parte hilaren 18an Kobaz koba Trail probaren 8. edizioan

Iaz baino 17 herritar gehiago izango dira eta horietatik 53 Artzei (15 km.) ibilbidean eta 16 Zaldei (26 Km.) ibilbidean izango dira

Eli Aizpuru

ZESTOA.

Igandea, 11 otsaila 2024, 10:04

Comenta

Hasi da atzera kontaketa. Arazi S.L. eta Agiro Mendi Klubak , Zestoako Udalarekin batera jada prest dute zortzigarrena izango den hurrengo edizioa. Datorren igandean, otsailaren 18an izango da. 624 partehartzaile izango ditu probak, bi ibilbidetan banatuta: Zaldei, 26 kilometrokoa eta laburragoa, Artzei izenekoa eta 15 kilometrokoa. Zestoako mendietan, duela ehunka mila urte lehen gizakia ibili zen bidezidor berberetan barrena ibiliko dira partehartzaileak.

Partaide guztietatik 133 emakumezkoak izango dira. «2023an baino 9 emakume gehiago» nabarmendu dute probaren aurkezpenean Ekainberri kudeatzen duen Araziko Juanjo Aranburuk. Alboan izan zituen Agiro mendi elkarteko Mikel Irure eta Zestoako alkate Mikel Arregi.

Izena eman dutenetatik 69 dira zestoarrak, iaz baino 17 gehiago. Horietatik 53k Artzei ibilbidea egingo dute eta 16k, Zaldei. Zestoar guztien artean, bestalde, 18 emakume izango dira. 17k hartuko dute parte ibilbide laburrean eta batek, 26 kilometrokoan.

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, oro har partehartzaileak euskaldunak dira eta gehienak Urola eskualdekoak. Hala nola, «89 Azpeititik datoz 64 Zumaiatik, 60 Azkoititik, 44 Zarauztik, 14 Debatik, 12 Oriotik eta 6 Aizarnazabaldik». Hala ere, Donostiako(37), Gasteizko (8), Ermuko (12), Palentziako edo Parisko partaideak ere izango dira.

Irteerari dagokionez, goizeko 9etan emango zaio hasiera Zaldei ibilbideko parte hartzaileei, herriko plazan eta 45 minutu beranduago abiatuko dira Artzeiko korrikalariak. Helmuga plazan izango da eta sari banaketa 13:45 aldera izango da, plazan bertan.

Ibilbideari dagokionez, edizio bakoitzean jabetza pribatuko lur sailetan barrena egin ohi da lasterketa eta ondorioz «aldaketa txiki batzuk» izan ohi dira urtero. Aurtengoan ere «distantzian eraginik gabe», nabarmendu du Irurek, izango da aldaketa bat. «Aizarnan, Katre baserria zegoen tokitik igaroko da», esan du Agiroko kideak.

Gauzak honela, Kobaz Koba lasterketa ondo baino hobeto atera dadin beharrezkoak diren boluntarioak eskertu dituzte antolatzaileek eta batik bat, baserritarrak aipatu dituzte. «Hau ezingo litzateke egin baserritarren laguntzarik gabe», esan du alkateak.

Arregik, bestalde, kirolaz haratago Kobaz Koba Trail probaren balorea agerian laga nahi izan du. «Ondare arkeologiko garrantzitsua duen herria gara eta hori agerian jartzeko balio du probak», Zestoa lau haizetara zabaltzeko lan hori guztia goraipatuz.

Azkenik, kirolariei zein ikusleei «ingurunea zaintzeko» eskatu diete.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 69 zestoarrek hartuko dute parte hilaren 18an Kobaz koba Trail probaren 8. edizioan

69 zestoarrek hartuko dute parte hilaren 18an Kobaz koba Trail probaren 8. edizioan