Zestoa
'Zestoa Osasuntsu' ekimenaren baitan ibilbide txikia egingo dute bihar goizeanS. U.
zestoa.
Astelehena, 4 martxoa 2024, 20:44
Zestoa Osasuntsu ekimenaren baitan, ibilbide txikia egingo da gaur asteartea. Irteera goizeko 10:15ean izango da kiroldegiaren aurrean, eta ibilbideaz gain, San Juan ermita ondoko makinetan ariketa saioa egingo dela aurreratu dute ekimenaren arduradunek.
Bi kilometroko luzera izango du ibilaldia gutxi gorabehera, eta gurpildun aulkiarekin egiteko modukoa izango da. Ondoren, beti bezala, hamaiketakoa egingo dute parte-hartzaileek jubilatuen tabernan eta elkarrekin lasai egoteko aukera izango dute.
Karroza
Maiatzaren 3an ospatuko den Santa Kutz eguneko haurren danborradarako karroza lehiaketa antolatu du Udalak aurten ere, ideia eta ikuspegi berri-tzaile eta freskoei tartea eskainiz. Lehiaketa publikoa eta irekia da, eta 18 urtetik gorako eta Zestoan bizi den edozein pertsonak har dezake parte. Parte-hartzaile bakoitzak lan bat baino gehiago aurkezteko aukera ere izango du.
Lanak bihar arte aurkez daitezke. Lehiaketaren oinarriak eta lanen inguruko baldintzak: https://www.zestoa.eus/documents/76464/0/Karroza+lehiaketa+24.pdf/14c26850-4663-a23a-6aa8-5876919c5b02.
Argibide gehiago lortu nahi izanez gero: kultura@zestoa.eus helbidera idatzi.
Hitzaldia hilaren 14an
'Osasun mentala eta nerabeak' hitzaldia egingo da hi-tzaldia eskainiko da martxoaren 14an, Aizarnako Kultur Etxean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gurasoak proiektuaren baitan. Solasaldia Estibaliz Ansotegi Guruziaga sikologoak eskainiko du arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Etxean nerabeak dituzten familiei zuzendua dago hitzaldia eta parte hartu nahi dutenek, izena eman beharko dute martxoaren 12a baino lehen, izena eman beharko dute martxoaren 12a baino lehen, 688 684 029 telefono zenbakira WhatsAppa idatzita.
Gutxienez, 10 laguneko taldea osatu beharko da hitzaldia aurrera eramateko. Ekitaldia euskaraz izango bada ere, aldibereko itzulpena entzuteko aukera izango da.