Borrar
Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran.

Zestoa

Jagoba Astiazaranek eta Iñar Sastrek 'Arineketan' disko- liburua aurkeztuko dute

Hamahiru kantak osatzen dute euren bigarren lana, 'Zaharrak berri', eta bihar, ostirala, izango da ekitaldia Kultur Etxean, 19:00etan hasita

Eli Aizpuru

ZESTOA.

Asteazkena, 28 otsaila 2024, 20:21

Comenta

Iñar Sastre piano jotzaile irurarrak eta Jagoba Astiazaran txistulari zestoarrak osatzen dute Arineketan. 2020an aurkeztu zuten bi musikariek beren lehen lana, euskal dantzen erritmo eta doinuak izan zituzten ardatz. Hiru urteren ostean, bigarren lana aurkeztu dute 'Zaharrak berri' izenburupean eta proiektuaren berri emango dute bihar, ostirala, Zestoako kultur Etxean. 19:00etan hasiko da ekitaldia eta irekia izango da. Zuzeneko musika izango da bertan baina «formatu berezia» eman nahi izan diote aurkezpenari eta «elkarrizketa moduan» plazaratu nahi dituzte disko-liburuko 13 kantak.

Lehen disko hartan euskal dantzarekin egin bezala, herrian guztiz errotuak dauden kanten gaurkotze bat egin nahi izan dute. Euren hizkuntzan ohikoa den jazz, pop eta latin ukituei rap-a bezalako estilo urbanoak gehitu dizkiete oraingoan. Eta lan horretarako gaur egungo hainbat ahots esanguratsu bildu dituzte: Ødei, Nøgen, Olaia Inziarte, Idoia, Mikel Urdangarin, Ansa ahizpak, Ainara Ortega, Eñaut Agirre, Beñat Gaztelumendi baita New Yorken egoitza duen Rosalind talde amerikarra ere.

Txistu-piano bikotea eta abeslariez gainera hainbat musikarik parte hartu dute diskoan. Xabier Zeberio biolinean, Agate Amilibia biolontxeloan eta Jone Bolibar klarinetean, esaterako. Hauek guztiek jantzi berezia gehituko diete tradiziozko hotsei.

Euskal ondarea berreskuratze lan honetan, bigarren bizitza eman diete galtzear dauden kantei, itxuraldatuta publiko berriengana helaraziz. Honela, diskoa formatu klasikoan argitaratzeaz gainera liburu bat dakarkite. Bildutako kanten hitzak, hauen aipamenak eta partiturak jasotzen dira bertan.

Danbolin herri aldizkariarekin elkarlanean antolatu da ekintza eta bertan erosi ahal izango dira diskoa eta liburu berriak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jagoba Astiazaranek eta Iñar Sastrek 'Arineketan' disko- liburua aurkeztuko dute

Jagoba Astiazaranek eta Iñar Sastrek 'Arineketan' disko- liburua aurkeztuko dute