Borrar

Zestoa

Haurren danborradarako karroza lehiaketa antolatu dute

Lanak martxoaren 5era arte aurkez daitezke

S. U.

zestoa.

Larunbata, 17 otsaila 2024, 21:18

Comenta

Maiatzaren 3an ospatuko den Santa Kutz eguneko haurren danborradarako karroza lehiaketa antolatu du Udalak aurten ere, ideia eta ikuspegi berritzaile eta freskoei tartea eskainiz.

Lehiaketa publikoa eta irekia da, eta 18 urtetik gorako eta Zestoan bizi den edozein pertsonak har dezake parte. Parte-hartzaile bakoitzak lan bat baino gehiago aurkezteko aukera ere izango du.

Lanak martxoaren 5era arte aurkez daitezke. Lan sarituak 3.000 euroko dirulaguntza jasoko du, karroza egiteko materiala eta bestelakoak barne. Gaia aukeratzeko garaian kontuan hartu beharko da, lehendabizi, umeen danborradarako izango dela eta, ondorioz, ume eta gaztetxoen esparruko gaiek lehentasuna izango dutela. Gaia librea baina izaera integratzailea izan beharko du. Edozein pertsona edo erakundeekiko konnotazio sexistak, xenofoboak, arrazistak edo iraingarriak dituzten lanak baztertu egingo dira. Lanaren zuzentasun teknikoa, originaltasuna, freskotasuna eta gaiari lotzea balioztatuko dira, batez ere. Hala ere, epaimahaiak ahal izango du, aipatutako horiez gain, beste irizpide gehiago kontuan hartzea.

Bestalde, karroza egiterakoan, eta segurtasun baldintzak bete beharko dira, eta ibilbideak dituen ezaugarriak kontuak hartu beharko dira.

Saritutako karroza haurren danborrada bezperarako prest egon beharko da, hau da, maiatzaren 2rako. Zestoako Udalak lokal egokia eskainiko du lana egiteko. Halaber, udalak jarriko du gurdia eta karroza garraiatzeko ibilgailua. Materiala eta erremintak norberak jarri beharko ditu.

Lehiaketaren oinarriak eta lanen inguruko baldintzak esteka honetan: https://www.zestoa.eus/documents/76464/0/Karroza+lehiaketa+24.pdf/14c26850-4663-a23a-6aa8-5876919c5b02.

Argibide gehiago: kultura@zestoa.eus helbidera idatziz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haurren danborradarako karroza lehiaketa antolatu dute