Zarautz
ZKE Halterofiliak sei kirolarirekin hartu du parte Espainiako U-17 TxapelketanGuztira Madrilen zortzi domina lortu dituzte zarauztarrek, hiru zilarrezko eta bost brontzezkoak
Asteburu honetan izan da Madrilen 2025eko Eskola Adineko 17 urte azpiko Txapelketa, eta bertara aurkeztu dira Zarauzko 6 pultsulari, Jaizki Mendizabal eta Imanol Zulaika entrenatzaileez lagunduak. Asteburuan zehar pultsulariek ondorengo emaitzak lortu dituzte: Erik Expositok 65 kilo azpiko kategorian 72kg abiadan (9. postua), 87kg jasotze-altxatzean (9. postua) eta 159kg totalean (8. postua). Alex Balenciagak 88 kilo azpiko kategorian 117kg abiadan (2. postua), 131kg jasotze-altxatzean (3. postua) eta 248kg totalean (3. postua).
Lore Mendizabalek 53 kilo azpiko kategorian 50kg abiadan (8. postua), 74kg jasotze-altxatzean (2. postua) eta 124kg totalean (4. postua). Mara Monasteriok 53 kilo azpiko kategorian 54kg abiadan (3. postua), 72kg jasotze-altxa-tzean (3.postua) eta 126kg totalean (2. postua).
Lide Mendizabalek 58 kilo azpiko kategorian 57kg abiadan (7. postua), 76kg abiadan (3. postua) eta 133kg totalean (4. postua). Ainhoa Urquiolak 63 kilo azpiko kategorian 63kg abiadan (4. postua), 77kg jasotze-altxatzean (5. postua) eta 140kg totalean (5. postua).
Zortzi domina
Guztira 3 zilar eta 5 brontze itzuli dira etxera, gazte gehienentzat urte hasierako txanpari amaiera emanez. Hirugarren urtez jarraian, zarauztarrek dominak lortu dituzte txapelketa honetan, eta denen artean Euskadi mailako 6 errekor gainditu dituzte. Alex, Lore, Mara eta Ainhoa Europako 17 urte azpiko eta 15 urte azpiko Txapelketara sailkatzearren daude, beraz horren esperoan geratzen da kluba.
Hemendik bi astera, ekainak 14-15 eko asteburuan, Zaragozan izango da taldea Espainiako Txapelketa Absolutuan parte hartzen, eta jarraian, ekainaren 21ean hain zuzen ere, Altxa!25 jokatuko da Zarautzen.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.