Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Lakunzak beti du begi artean aurkariaren saskia. AMAXKAR

Ulacia ZKE taldeak garaipen bikaina lortu zuen etxean Filipenses taldearen aurka

Palentziako taldea atzetik zegoen sailkapenean eta garrantzitsua zen irabaztea aurkari zuzen baten aurka

Asteazkena, 10 urtarrila 2024, 21:29

Comenta

Bikain hasi dute 2024a Ulacia Zast taldeko jokalariak. EBA Ligako 13. jardunaldia joka-tzen zen igande arratsaldean Aritzbatalde kiroldegian eta aurrez aurre sailkapenean arazoak dituzten bi talde, Zarauzkoa eta Palentziatik etorri zen Grupo Inmapa Filipenses.

Bisitariek bi partida bakarrik irabazi zituzten eta azken bigarrenak dira sailkapen taulan. Zarauztarrak berriz, lau garaipenekin aurkitzen ziren jokatu aurretik eta honelako partidak erabakigarriak izaten dira ondorengo ibilbidearen joera erabaki-tzean.

Hobeto ekin zioten partidari bisitariek, markagailuan aurrea hartuz baina jokoa parekatu eta lehen laurdenean berdintsu ibili ziren bi taldeak, 16-17 bukatu arte. Bigarrenean, beti atzetik joan ziren etxekoak markagailuan eta zorionez atsedenera joan aurretik jartzen ziren agintzen, 34-32.

Itzuleran, eta poliki poliki, Ulaciak zuloa zabaltzen zuen, 11 puntuko aldea ere izan zuten baina hirugarren laurdenaren bu-kaeran seikoa izan zen, 56-50. Azken laurdena ondo hasi eta ondo jarraitu zuten Collantesen mutilek eta tartea irekitzen zuten bezala partida kontrolpean garbi zutela zirudien. Ez zen sorpresarik izan eta azken emaitza 83-66 izan zen Ulaciarentzat.

Zarauztarren taldean Jabi Lakunza izan zen saskiratzaile onena, 19 puntu sartu ondoren. Orain 5 garaipen batuta, atzetik duten Take taldearekin zuloa ireki dute eta gora begiratzeko aukera zabaltzen zaie. Aurrean dituzte Easo eta Cantbasket04 sei garaipenekin baina datorren igandean, 18:30ean berriz, Aritzbatalden jokatzen dute zarauztarrek eta Santanderretik datorren Cantbasket04 izango dute aurkari. Partida oso interesgarria.

Harrobiarekin lanean

Talde nagusietan emaitzak lor-tzen joateko, ezinbestekoa da harrobia ondo lantzea eta horretan dabiltza burubelarri ZASTeko arduradunak.

Ez da batere erraza baina ondorengo datuak erakusten digute bide honetik doazela. Abenduan eta Gabonetan herriko gaztetxoek erakutsi dute maila ona dutela eta deialdi ezberdinetan sartu ahal izan dute.

Alde batetik, Markel Royo Espainiako 3x3 FEBeko kontzentrazio batean hartu zuen parte. Abenduko zubian izan zen. Bertara autonomia bakoitzeko bat bidaltzen dute. Iaz Euskadiko 3x3ko bere adineko selekzioan hartu zuen parte Markelek, emai-tza honekin gainera eta hortik deialdi hau etorri da. Baina, kontutan hartu behar da ez duela txapelketa ofizialik jokatu, 20 bat jokalarien lan egonaldi batean baizik.

Bestetik, Gabonetan (urtarrilak 2-7, Huelvan), Euskadiko infantil eta kadeteen selekzioen Espainiako selekzioak hartu dute parte. Kadeteetan Markel Royo bera egon da. Infantiletan berriz, Ibon Goenaga.

Bukatzeko, abenduak 29-30, Villafrancan (Nafarroa) Euskaleherriko alebinen txapelketa ospatu da, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako selekzioak hartzen dute parte bertan. Mutiletan Aitor Beristain eta Unai Durandegik hartu dute parte. Nesketan Nahia Beobide, Aitana Ordoñez eta Jare Peinadorrek. Ikus daitekeen bezala gure harrobia saskibaloian emaitzak ematen ari da. Horrela jarrai dezatela.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ulacia ZKE taldeak garaipen bikaina lortu zuen etxean Filipenses taldearen aurka

Ulacia ZKE taldeak garaipen bikaina lortu zuen etxean Filipenses taldearen aurka