Borrar
Bilbon lortu zuten banderarekin estropada amaitu berritan, gero harrera etorriko zen. Ostegun honetan Kontxan izango ditugu. AMAXKAR

Arrauna

Nesken Enbatak Donostiako badian du hitzordua igandean Kontxan egoteko

Denboraldia borobiltzeko aukera dute baina jakina, oso zaila egongo da eta edozein emaitza txalotuko dute zaleek

Asteazkena, 28 abuztua 2024, 19:13

Comenta

Ostegun honetan lehiatuko dute emakumezkoek Kontxarako sailkatze estropada. Denera 20 traineruk eman dute izena eta hauen artean Zarautz Arraun Elkarteko Enbata dago.

Txalotzekoa da gure arraunlariek egindako denboraldia, lanaren fruitua izan da lortutako emaitza bikainen zerrenda eta gainera ETE Ligako azken saioan, Bilbon, bandera eskuratu zuten.

Orain, liga amaituta, azken erronka dute, arratsaldeko estropada Donostiako Badian. Zazpi postu besterik ez daude jokoan eta aukerak gutxi izan arren, itxaropena ez da inoiz galdu behar. Uretan edozer gerta daiteke.

Ondo daki hori nesken Enbatako prestatzaileak, Juanjo Etxartek. «Aste arraroa izan da hau, ETE Liga amaitu eta burua Kontxako kanporaketan jarri dugu, entrenamendu onak egiten ari gara, serioak, nahiz itsasoak gehiegi ez lagundu, zakartuta, marea biziak... baina denentzat berdin egongo zen eta guk gurea begiratzen dugu eta uste dut beste pausotxo bat eman dugula. Aste honetako azken prestaketak ondo egin eta dena prest uztea da helburua, sailkapen estropadara joateko».

Igandean Donostian egoteko dituzten aukeren inguruan Etxartek zera dio: «Gure lana txukun egitea da denon nahia, azkenean zazpi plaza besterik ez daude eta egun horretan dena ondo ez, oso ondo egin behar duzu aukera izateko. Akatsik txikiena garesti ordaintzen da. Zazpigarren, zortzigarren, bederatzigarren eta esango nuke, hamargarren postua ere, segundo gutxitan egongo direla. Aurten gabiltzan bezala hainbat ontzi oso parekatuak, edozer gerta daiteke».

Juanjok berak onartzen du, dena dela, borrokan egoteko asmoarekin doazela, «behintzat lata emateko ideiarekin joango gara Donostiara eta gauzak ondo eginez gero, gure aukerak ere izango ditugu. Zaila da, oso zaila, lehen esan bezala dena oso ondo egin behar da. Zorionez asteburu oso polit batetik gatoz, indartuta atera ginen ETE Ligaren amaieratik eta orain egin beharra hau da, asteburu horretan egin genuena errepikatu. Gero ikusiko da egindako denborak non kokatzen gaituen. Baina garbi daukagu, ilusioz goazela eta aukerak hor daudela».

Lasai egon daitezela arraunlariak gaur. Herritar zaleak oso harro daude egindako lanarekin eta Donostiako badian gaur dutena eman besterik ez dute, horrekin bakarrik borrokan ibiliko baitira. Animo neskak!

ETE Ligaren balantzea

Kontxako kanporaketaz gain, ETE Ligako balantzeaz ere aritu gara Juanjo Etxarterekin. «Arazoak izan genituen aurredenboraldian entrenatzeko, bereziki liga hasi aurretik, maiatzean. Arraunlariak gaixo, lesionatuta, kadeteekin osatzen, beste bi aulki mugikorrean Espainiako Txapelketan eta hori nabaritu zen hasieran. Pixkanaka aurrera egiten joan ginen, gauzak batzuetan ez ziren nahi bezala ateratzen baina trainera egokituz joan ginen mantso-mantso eta bukaera modu ezin hobean eman genion konpetizio honi. ETE Ligari».

Amaiera hori azpimarratzen du prestatzaileak. «Larunbatean etxeko estropadan bigarren postuan sailkatuta, herriko zaleen aurrean, eta igandean denboraldo osoan bila genbiltzan bandera lortuz. Urte polita izan dela uste dut, trainerua berriz osatu behar izan da, bajak izan ziren eta horrek lan asko ematen du. Azkenean neskak borrokalari hutsak dira eta demostratu dute. Esan nien 'zor dizuet traputxo bat' eta lortu genuen. Oso pozik nago egindako denboraldiarekin eta orain esaten den bezala 'a por la guinda' goaz. Saiatuko gara Kontxan sartzen».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nesken Enbatak Donostiako badian du hitzordua igandean Kontxan egoteko

Nesken Enbatak Donostiako badian du hitzordua igandean Kontxan egoteko