Las diez noticias clave de la jornada
Herriko taldeen emanaldia gaur arratsaldean udaletxeko plazan, Euskal Asteko egitaruaren barne.

Zarautz

Herriko taldeen jaialdia, 'AAtik ZZra' izenburupean, gaur, udaletxeko plazan

Iluntzeko 20:00etan emango zaio hasiera ikuskizunari, herriko dozena erdi talderen ordezkarien partaidetzarekin

Lunes, 1 de septiembre 2025, 20:04

Euskal Jaietako egitarauaren barne, gaur iluntzean, 20:00etan, Lege Zaharren enparantzan, herriko taldeen jaialdia izango da, 'AAtik ZZra' izenburupean. Parte hartuko duten taldeak ondorengoak izango dira: Zarautz Trik Kultur Elkarteko ikasleak, Jalgi Dantza Taldea, 'Goizeko Ihintza' txistulariak, 'Arrain zopa' taldea, Alproja antzerki taldea eta Montetxio abesbatza.

Publicidad

Ikuskizunaren gidoilaria Beñat Intxauspe da, eta aurkezle lanak ere berak egindo ditu. Antzezleak, Alprojako kideak izango dira eta bertsolariak, Aner Peritz eta Motxian-Etxebeltz bertso eskolako kideak.

Arin-arin eta fandangoa

Jakinarazi ere, aste honetan, arratsaldero, arin-arin eta fandangoa dantzatzen ikasteko aukera eskeintzen dela Euskal Asteko egitarauaren barne. Jon Alkain eta Alaitz Garcia arduratuko dira, Zarautz Trik taldearen laguntzarekin. Parte hartzeko ez da aurrez izenik eman behar, nahikoa Frontoi Txikira agertzea eta, euria egingo balu, Gaztelekura.

Egitarauarekin jarraituz, bihar, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, Lege Zaharren enparantzan, Euskal Asteko Trikitixa Jaialdia ospatuko da, talde desberdinen parte hartzearekin: Alaitz Roteta, Gorka Valdes eta Hekthor Folk; Amets Etxaide, Oihane Etxaide eta Haitz Lertxundi; Aratz Olaizola, Irati Orbegozo eta Uxoa Orbegozo; Eneritz Zapirain, Lore Erostarbe eta Naia Erostarbe; Ilargi Martin, Oier Illarramendi, Urko Urbieta, Jaione Eskudero, Larraitz Oñatibia eta Lierni Alkain; Ioritz Txapartegi, Irati Arizmendi, Oier Iturrioz eta Elene Arruti eta, Maider Labaka, Izaskun Ezeiza eta Olatz Leturiagarekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad