Zarautz
Helduen Dantza Txapelketa Iker Belintxon eta Katerin Artola bikotearentzatTamalez eguraldiak ez zuen lagundu eta lehen txapelketa hau Modelo Aretora eraman zen
Euskal Astearen barne lehaitzen diren Txapelketak astelehen arratsaldean abian jarri ziren. Tamalez eguraldiak laguntzen ez zuenez, lehia Modelo Aretora eramatea erabaki zuen antilaketak.
Erabaki zuzena zeren Txapelketa hasteko orduan auria hasi eta etengabe botatzen egon zen, beraz, Modelon zeudenak babesean lehia gogorra ikusteko moduan izan ziren.
Hamabi bikotek hartu zuten parte dantza lehiaketan, oholtza gainean maila ona ikusi zen eta eserlekuetan jendetza saioa zuzenean jarraitzen.
Garaipena Katerin Artolak eta Iker Belintxonek osatutako bikotearentzat izan zen, Oiartzun eta Lezotik etorritako bikotearentzat. Egokien jantzitako bikotearen saria ere beraientzat izan zen, beraz garaipenaren 200 auroei beste 100 gehitu zizkioten.
Bigarren postuan, iazko irabazleak sailkatu ziren, Maren Galvezek (Lezo) eta Gorka Granadok (Sopela) osatutako bikotea (saria 180 eurokoa izan zuten). Hirugarren bikotea, Saioa Galarra eta Julen Murgiondo bergararrek osatzen zuten (160 euro) eta laugarren postua, berriz, Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrek amaitzen zuten (140 euroko sariarekin).