Borrar
Erakusketa honetan parte hartu duten atal ezberdinetako ordezkaritza. ARGAZKIAK AMAXKAR

Zarautz

'Euskal Jaiak 100 urte' erakusketa zabalik Merkatu Plazako lehen solairuan

Atzo zabaldu zituen ateak eta irailaren 22ra arte iksgai egongo da, argazki eta Zuzobideren karrozen maketekin

Osteguna, 29 abuztua 2024, 19:52

Comenta

Atzotik zabalik dago Merkatu Plazako lehen solairuan 'Euskal Jaiak 100 urte' izenburua daraman erakusketa. Irailak 22ra arte irekita egongo da egunero arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Bertaratzean Galtxagorri batek ongietorria ematen digu eta norabidea erakusten. Gune ezberdinetan gure maitia den Euskal Jaiaren historia laburtuta dago, sortu aurretik izandako ekintzak, eta ondorengo bilakaera guztia jasotzen saiatu dira Kultur departamentua eta Photomuseuma. Martxel Altuna arduratu da ibilbide hori antolatzen, argazkiak, aldizkariak, egunkariak, jai eta udako programak eta beste hainbat material bilatuko ditu bisitariak. Ez da agian egun bakarrean erabat ezagutzeko erakusketa, kontu asko eskaintzen bai ditu eta berriz itzuliaz jarraite ahal izango du interesa duenak. Irune Urbieta, kultura zinegotziak eskerrak eman nahi izan ditu «erakusketa hau egitea posible egin duten guztiei, zarauztar denona den jai baten inguruan mendeurrena ospatzeko prestatu duguna».

Erakusketako ibilbidearen amaieran, Euskal Jaieren barne hain ezagunak diren karrozak txoko bat izango dute. Jose Maria Zuazobideren karroza maketa bilduma bat aurkezten bai da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Euskal Jaiak 100 urte' erakusketa zabalik Merkatu Plazako lehen solairuan

'Euskal Jaiak 100 urte' erakusketa zabalik Merkatu Plazako lehen solairuan